Erraustegia garesti ateratzen ari zaigu

Zaborren tasa %15ean igoko da datorren urtean Zarautzen. Bitartean, Hernani, Usurbil eta Oiartzunen zaborren tasa mantendu egingo da. Esan beharra daukagu, umiltasun osoz bada ere: guk iragarritakoa konfirmatzen da. Bosgarren edukiontzia atez atekoa baina garestiagoa da. Bosgarren edukiontzia alperrikako gastu extra bat da, herritarrok poltsikoan igartzen duguna. Gainera, bestalde, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ri erraustegia ordaintzen hasi garenetik %300 inguru igo da zaborren tasa.

Gipuzkoako zaborren kudeaketa purtzila da, ez dago beste modurik izendatzeko, eta purtzilkeria hori herritarrok ordaintzen dugu, eta ez merke. Gero eta garestiago baizik. Bosgarren edukiontziarekin eta errauste-planta egiteko erokeria horrekin jarraitzen badugu, zaborren tasa bikoiztu egingo da laster. Bide honetatik jarraitzen badugu bost urte barru zaborren tasa 150 eta 200 euro bitartean igoko da. Errauste-plantak dituzten herrialde gehienetan gertatzen den bezala, bidenabar esateko.

Tasen garestitze joera hori mozteko modu bakarra atez atekoa zabaltzea da. Italian, esaterako, atez ateko bilketa ez zuten ezarri kontzientzia ekologikoagatik bakarrik, batez ere arrazoi ekonomikoengatik erabaki zuten herrietan atez atekoa zabaltzea. Tasen igoera frenatzeko. Gehiago birziklatzen bada diru sarrerak handiagoak dira eta gastuak txikiagoak, ia zaborrik ez dagoelako erretzeko.

Erraustegiaren aldeko lobbiak ordea bere propaganda makinaria osoa aterako du herritarrak errealitate hori ikus ez dezagun. Testuinguru horretan ulertu behar da Udal Elkarteak Idemari enkargatu dion azken txostena. Txosten horren helburua errealitatea ezkutatzea da. Zehazki, atez atekoa bosgarren edukiontzia baino merkeagoa dela ezkutatzeko ordaindu da txosten hori. Herritar maitea, izan aztik, egin kasu errealitateari, eta ez ondo erosi eta egositako txostenei. Konponbidea guztion esku dago-eta.

HITZAn argitaratu da.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: