Usurbilgo Ituna

Hondakinen kudeaketa ereduaren norabidea une itxaropentsuan dago Gipuzkoan, Usurbilgo atez ateko bilketak bide berria zabaldu duelako, besteak beste. Eztabaida soziala eta instituzionala ere oraintxe gorpuztu dira. Horregatik, itun hau sinatzen dugun eragile sozial eta polititikoek honako hau adierazi nahi diegu gipuzkoarrei:

  1. Gipuzkoarron osasuna da lehenesten dugun irizpidea gaiaren aterabidea zedarritzeko, beste edozein irizpideren gainetik. Osasuna lehenesteak, ordea, ez du esan nahi gainerako irizpideak kontutan hartzen ez ditugunik, hala nola, ingurumena, ekonomia, laspotuak…
  2. Bat egiten dugu zabortegiak gainditzeko konpromisoan, legeek eta zuzentarauek ondo jasotzen duten bezala.
  3. Bat egiten dugu errausketa gure asmo eta ekinbideetatik baztertzeko, eta hondakinen kudeaketa beste balore, tekonologia eta prozedura batzuen bidez bideratzeko.
  4. Bat egiten dugu Gipuzkoa osorako “zero zabor” programa zabala ezarri eta garatzeko beharrean. Gipuzkoarako «zero zabor» programak modu egokian eta nahikoan konbinatu beharko ditu bilketa selektibo onena eta konpostajea, bi alderdi hauek osatzen baitute hondakinen arazoa konpontzeko soluziobideen ardatza. Horrek esan nahi du konpostaje-azpiegitura egokia antolatu behar dela.
  5. Zentzu horretan, ontzat jotzen ditugu organikoa ahalik eta gehien jasotzen duten sistemak, nabarmenduz Usurbilgo herrian ezarri den atez ateko sistema lau arrazoi nagusi hauengatik:
  • Sistemarik eraginkorrena da: bilketa selektiboa %85era iristen da, eta inpropioen kopurua marginala da. Ondorioz, konpostaren kalitatea ere ezinhobea da.
  • Emaitzak berehalakoak dira: Usurbil %76ra iritsi zen lehenengo 4 asteetan. – Hondakinen gaikako bilketa-sistema merkeena da.
  • Lanpostuak sortzen ditu. Gipuzkoan 477 lanpostu berri sortuko lituzke, egungo lanpostuez gain.

Ondorioz, Gipuzkoako Diputazioari eskatzen diogu 6 urteko geldialdia ezar diezaiola Zubietako errauste plantari. 6 urte horietan “zero waste” programa ezarri beharko luke, herri bakoitzera egokitutako gaikako bilketarako sistemarik onena eta konpostajea konbinatuta. 6 urte denbora-tarte nahikoa da hondakinak errausketarik gabe kudeatzeko gai ote garen ebaluatzeko.

Eskatzen diogu, era berean, baliatu dezala aukera hau Gipuzkoa berrikuntzaren bidean tematzeko, orain arte bezala aitzindari izan dadin. Ez dago gipuzkoarron kemena eta eskuzabaltasuna ordezkatuko duen teknologiarik, are gutxiago haien osasuna kaltetzen badu. 6 urteko geldialdia besterik ze dugu eskatzen. Eman diezaiogun aukera bat Gipuzkoari.

Donostian, 2010eko martxoaren 12an

SINATZAILEAK

Alternatiba. Duñike Arrizabalaga

Ezker abertzalea. Iñaki Errazkin

Ezker Batua. Antton Karrera

Berdeak. Alberto Lejardi

Aralar. Rebeka Ubera

Hiru. Esteban Muruamendiaraz

LAB. Urtzi Ostolozaga

CCOO. Jesus Uzkudun

ELA. Ainhara Plazaola

EHNE. Eneritz Otamendi

EILAS. Kamino Sainz

ESK. Kepa Olaiz

Eguzki. Arantza de Ocio

Greenpeace. Igor Gorriño

Ekologistak Martxan. Pilar Barquin

Errausketaren Aurkako Koordinadora. Maria Luisa Sanchez

Usurbilgo alkatea. Xabier Mikel Errekondo

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: