Zarautz ere osasunaren alde (moratoria) erraustegirik ez

Zarauzko eragileen gehiengoak adostutako akordioa:

Osasunaren alde MORATORIA errausketarik ez

Hondakinen kudeaketa ereduaren eztabaida mahai gainean den honetan, Gipuzkoako eragile politiko eta sozial desberdinek Usurbilgo Ituna sinatu dute egungo hondakinen kudeaketa eredua aldatzeko asmoarekin.

Idatzi hau sinatzen dugun eragileok, Usurbilgo Itunarekin bat egiten dugu eta Zarautzen ere, hondakinen kudeaketak Itunean aipatzen diren ardatzetan oinarritua izan behar duela pentsatzen dugu. Ituneko ardatzak gogora ekartzearekin batera, Zarautzen jarraitu beharreko irizpideak segidan aipatzen direnak izango lirateke.

Lehenik eta behin,  zaborren kudeaketa eredua aukeratzeko orduan osasuna lehenetsiko da, ingurumen eta ekonomi faktoreak ere kontuan hartuko direlarik. Bertatik bertara ukitzen gaituen Urtetako zabortegiari dagokionean, lege eta zuzentarauetan adierazia dagoen bezala, zabortegiaren itxiera aldarrikatzen dugu.

Osasun, ingurumen eta ekonomi arrazoiak direla medio, erraustegiaren aukera baztertu egiten da eta hondakinen kudeaketaren inguruan, hondakin gutxi sortzea, berrerabilpena eta birziklatzea bezalako balioak eta kontzeptuak landuko dira.

Bide honetatik, Zarautzen bezala Gipuzkoako herri denetan “zero zabor” programa ezarri eta hau garatzea bultzatuko da. “Zero zabor” programak, herri bakoitzera egokitutako gaikako bilketarako sistemarik onena eta konpostajea uztartuko ditu eta errausketaren ordez beste alternatiba osasuntsuago eta ekonomikoagoak bultzatuko ditu.

Hondakinen gaikako bilketarekin estuki lotuta, Usurbilgo Atez-Ateko bilketa sistema begi onez ikusten da, besteak beste eraginkorra delako, emaitzak berehalakoak direlako eta lanpostuak sortzen dituelako.

Aipaturikoak kontuan hartuta, Zarauzko Udalari, Urola Kostako Udal Elkarteari eta Gipuzkoako Diputazioari, Zubietako erraustegiaren proiektua 6 urtez gelditzeko eskaera luzatzen zaie. Denbora tarte horretan, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak “zero waste” programa ezarri beharko luke, herri bakoitzean gaikako bilketa eta konposta uztartuz. Sei urte nahikoa izango lirateke, erraustegia beharrezko ez dela eta erraustegian ordez beste alternatiba osasuntsu, iraunkor eta bideragarriagoak badaudela erakusteko.

Bukatzeko, Zarauzko Udalari denborarik galdu gabe norabide honetan urratsak emateko eta gai hau herritarren partehartzera irekitzeko eskatzen zaio.

Sinatzaileak: Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, ELA, LAB, CCOO, GREENPEACE, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan, Arkamurka Natur Taldea, Pagoeta Mendizale Elkartea eta Uztaro Kooperatiba.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: