ZZ: “Barre ozen eta erraz egiten dutenak nahi ditugu igandean Zubietan”

Igandean emanaldi berezia prestatu dugu Zubietan. Gure erreportari xelebrea aurkeztuko dugu, ZZ.

ZZak erreportaiak egingo ditu kalean, jendeari galdetuta, beti umorearen ikuspegitik. Hona gaur HITZAk dakarren elkarrizketa:

Zein da ZZ?

Erreportaria naiz, baina ez ofizioz, afizioz baizik. Zero Zabor kulturari toke ganberro bat ematara nator. Zaborraz edo hondakinetaz hitz egitea tabua dela ematen du askotan. Gaia serioegi hartzen dugula iruditzen zait. Batzuetan ahaztu egiten zaigu gure laranja azal eta coca cola latetaz ari garela. Horregatik umorearen bitartez tabu horietako batzuk gainditzen lagundu nahi dut.

Interneteko bideo batean kaleko jendeari galderak egiten ikusi zaitugu.

Ni interneten bizi naiz. Bideoak egin eta Internet bidez zabaltzea da gure asmoa, horrek asko zabaltzeko aukera ematen digulako. Bideoak ikusten dituenak ondo pasatzea nahi dugu. Gustokoak baditu lagunei bidaliko dizkielako eta horrela milaka lagunek ikusiko dituztelako.

Bideoak gazteleraz dela dirudi. Euskarak ez du presentzia txikiegia?

Hori betiko arazoa da. Nik euskaraz egiten dut, Zarautzen bizi naizelako. Baina zoritxarrez Gipuzkoan oraindik euskaraz ez dakien edo gaizki moldatzen den jende asko bizi da eta galderak egitera kalera irtetzen naizenean haiekin hitz egiteko gaztelera erabiltzen dut. Zaborra guztiok sortzen dugu, euskaraz jakin ala ez, eta errauskailuak guztiok berdin kaltetuko gaitu. Hortaz, gaztelera presente egongo da, euskara bezalaxe. Bideo batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago. Grabaketa Zarautzen egiten badugu euskara gehiago egongo da eta Donostian egiten badugu gutxiago, normala denez.

Zer egingo duzue igandean?

ZZ ezagutarazteko show bat prestatu dugu, Zubietako plazan, eguerdiko 12tan. Egia esateko, aurkezpen honekin pixka bat larrituta nago ze Lady Gagaren Bad Romance abestu eta dantzatu behar dut eta ni erreportaria naiz, ez abeslaria. Dena dela Montetxio korua Lady Gaga abestera animatu bada… nola ez nintzen ba ni animatuko!

Lady Gaga, ze zerikusi du ba Zero Zaborrekin?

Zerikusia… handirik ez (barreak). Bad Romance abestia gustatu zitzaigun eta parodiatzea pentsatu genuen. Dibertigarria izango dela iruditzen zaigulako bakarrik. Baina loturarik ez dago. Abesti horretan maitasun inposible batek Lady Gaga gaixotu egiten du eta, hortik tiraka, guk ez dugula gaixotu nahi abestuko dugu.

Kolaborazioak ere izango dituzue. Zerbait aurreratzerik bai?

Iganderako sorpresaren bat badaukagu bai, egia da. Orain ezin dizut dena kontatu baina primizia moduan eta kontuari morbo pixka bat emateko esan dezaket Eñaut Elorrieta KEN7ko abeslariak ere Lady Gaga parodiatuko duela (barreak). Zarauzko Ioritz Aizpitarte Euskadiko Kantu Txapeldunak eta Erik Ortegak ere bakoitzak zati bat abestuko du. Laburra izango da, ordulaurden bat inguru, baina oso katxondoa. Hori fijo.

Deialdi berezirik egin nahi duzu?

Bai. Barre ozen eta erraz egiten duten guztiei igande eguardian Zubietara etortzeko eskatuko nieke, publiko on batek ikuskizuna osatu eta borobildu egiten duelako. Guztion artean Youtubeko hurrengo bideo ikusiena egin dezakegu.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: