Zarautz Zero Zabor: “Alkatearekin eta alkateordearekin bilera bana eskatu dugu”

Zarautz Zero Zabor taldeko kideak Udaletxean izan gara gaur alkatearekin eta alkateordearekin bilera bana eskatzeko.

Zarautz Zero Zabor taldearen bitartekaritzarekin azaroaren 5ean zarauztarron ordezkaritza zabal batek akordio bat sinatu genuen. Bertan geunden Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Greenpeace, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan, Pagoeta Mendizale Elkartea, Arkamurka Natur Taldea eta Uztaro kooperatiba. Akordio horretan Udalari hondakinen kudeaketa arduratsu bat eskatzen genion, herrian Zero Zabor programa bat martxan jarriz eta Gipuzkoako Foru Aldundiari errauste programan moratoria eskatzeko.

Gure proposamenak Udalaren erantzunik jaso ez duenez, Jon Urien alkatearekin eta Imanol Lasa alkateordearekin biltzea eskatzen dugu, gai honen inguruan Udalak duen ikuspuntua azalldu diezaiguten. Izan ere, herritarron parte hartze prozesu bat abian jarri da, eta funtsezkoa iruditzen zaigu Udala ere prozesu horretan egotea.

Akordioaren orria ikusi nahi izanez gero, Udaleko erregistroan sartu dugu, edozein herritarrek ikusteko aukera izan dezan.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: