Gipuzkoa Zero Zabor: “Jakinaren gainean, porrota izango den hondakinen bilketa dirulaguntzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia”

Gipuzkoa Zero Zaborrek idatzitako oharra Gipuzkoako Foru Aldundiaren kosmetika politikoari erantzunez:

“Gipuzkoako Foru Aldundiak badaki zenbat hondakin organiko biltzen den espaloiko edukiontzi marroiaren bidez. Duela bi urte hasita egindako esperientzia pilotoan, Gipuzkoako bost herri eta Donostiako Amara auzoan egindakoan, urtebete jardun ondoren, parte hartzeak ez zuen %14 gainditu.

Baina hori bazekiten lehenagotik ere, PIGRUG 2002-2016 dokumentua landu zutenean, GFA berak, dokumentu horretako 109 eta 110 orrialdean jasota dauka Italian ordurako funtzionamenduan zeuden atez ateko eta espaloiko hautazko bilketaren arteko
alderaketa. Hor bertan jasota dago, espaloiko bilketa bidez inoiz ez dela %25eko parte-hartzea gainditzen. Beraz, GFA, jakinaren gainean, porrota izango den bilketa sustatu eta dirulaguntzen ari da. Aldi berean, organiko guztia jasotzeko gaitasuna erakutsi duen Atez Ateko bilketa baztertu, dirulaguntzarik eman ez, eta medioatikoki jipoitzen jarraitzen du.

Birziklatu eta berrerabili ezin den ezer ez dela erraustuko esaten ari da GFA. Gezurra. Zer egingo du espaloiko edukiontzira gaika bereiztuta eramaten ez dituzten herritarren hondakin organikoekin? Lehortu eta erre. Horrela jasota dauka GFA berak Ingurumen Baimena eskuratzeko aurkeztutako memorian. Alegia, 2016an Gipuzkoako Etxeko Hondakinetatik 167.000 tona erretzea aurreikusi du, hauetatik 67.000 tona organikoak (%40). Beste %45a, papera, kartoia, ontziak, plastikoa, egurra eta birziklagarria den materiala da baita. Gaika ahalik eta gehien biltzeko politikak aplikatzeko gaude? Edo ez? Errauste planta auzitan jarriko ez duen kopurua da GFAk gaika bildu nahi duena?
Itxurak egiten jarraitzen du GFAk. Bitartean, 2009rako abian egon behar zuten Goierrialdeko eta Donostialdeko konpostatze plantak geldirik, Usurbilek egin asmo zuena auzi bidetik geldituta, autokonpostatzeko planarekin urtean behin saria banatu eta
ezer gutxi gehiago, eta hori bai, arazoaren konponbiderako norabidean abian jarri diren Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko bilketak errespetatu eta lagundu ordez, trabatzen.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: