Hernani, Oiartzun eta Usurbil: “Diputazioa ez da gai sortzen dugun organiko guztia konpost bihurtzeko eta errua udalei bota nahi digu”

Abenduaren hasieran erraustegiaren aldeko alderdiek, Diario Vascoren laguntzarekin, atez ate bildutako organikoaren kalitatea zalantzan jarri zuten. Aste honetan Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udaleko ordezkariak atera dira akusazio hori gezurtatzeko. Prentsaurreko hori irakurtzeko, hemen, hemen, hemen eta hemen.

Hona, Usurbilgo Udaleko web orrian egindako laburpena:

“Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen atez ate biltzen den eta Azpeitiko Lapatxeko plantan entregatzen den lehengai organikoa kalitate oso onekoa da burututako azterketa tekniko guztiek hala adierazten dutelako; lehengai honi konposta prozesua egokia ematen bazaio kalitatezko ongarria egin daiteke”, adierazi zuen Garbitaniako teknikari Jon Kortajarenak, ostiralean Hernaniko udaletxean emandako prentsaurrekoan.

Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin, Oiartzungo alkate Aitor Etxeberriarekin eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozekin batera eginiko agerraldian teknikariak ukatu egin zituen GHKtik atez ate biltzen den materia organikoaren kalitatearen gainean esandakoak. “Bildutakoaren kalitatearen bataz bestekoa %99ra hurbiltzen da, eta azterketak GHKren aginduz egin dira: emaitzak ez dira guk asmatutakoak”. Hala ere, gogor kritikatu du GHK-k materia organikoa konpost bihurtzeko prozeduran egiten dituen akats larriak: “ez dago materia nahasteko gailurik, hainbat gune estalkirik gabe daude, eta gainera, harreran jatorri ezberdineko (atez atekoa edo 5. edukiontzi bidez bildutakoa) lehengaia pilatu eta nahasten da. Ez da inongo trazabilitaterik eramaten ez jatorri aldetik ez eta data aldetik ere”. Hala ere, teknikariaren kritika zorrotzena, Lapatxeko planta prozesa dezakeen baino materia gehiago jasotzen ari dela izan zen. Hau atez atekoa jasotzen ari den tona kopuruagatik dela, eta hori horrela, planta ezinean dabilela adierazi zuen.

Hiru udalerrien izenean, Marian Beitialarrangoitiak ziurtatu zuen hori dela benetakoa arazoa: Lapatxek ezin du guztiarekin, … Diputazioak legegintzaldi honetarako agindu zituen hiru konpost plantatik bakarra dago martxan eta “beste bien arrastorik ez dugu eta orain gure organikoa kaskarra dela esaten dute atentzioa desbideratzeko”.

Errauste planta dutela helburu eta gainerakoa mozorroa besterik ez dela berretsi zuen Hernaniko alkateak: “konpostatzea ez dute lehentasuntzat”. Horrelako “aitzakiarik ez izateko”, hau da, kalitatearen kontua ez erabiltzeko, Hernaniko alkateak, Diputazioak atez ate biltzen den organikoari azterketak egiteko protokoloa zuzen bat martxan jar dezala eskatu zuen. “GHKk ematen dituen organikoaren purutasunaren datuen arbitrajea eskatzen dugu. Datuek Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko materia organikoa kalitate onekoa dela berresten dute eta, hori frogatzeko, interes politikoetatik libre dagoen neurketa bat eskatzen dugu, arbitrajea egin dezan.”

Organikoaren neurketa ez ezik, Lapatxen funtzionamendua ere auzitan jarri zuten hiru herrietako ordezkari politikoek. “Teknikariak aipatu bezala, konpostatze plantak hutsune nabarmenak ditu kudeaketari dagokionean, eta zentzu horretan, Kataluniako Hondakinen Agentziak egindako protokoloa hitzez hitz betetzea eskatzen dugu, Partzuergoak ere bere garaian protokolo hori ontzat eman baitzuen. Hori horrela, plantaren kudeaketaren gainean gainbegiratze eta arbitrajea eskatzen dugu.” Beitialarrangoitiaren iritziz, arduraz jokatzen duten herritarrei zigor politiko eta ekonomiko bat jarri nahi zaie, euren eguneroko jarduna ez dela egokia esanez. Eta hori gezur hutsa dela-eta gogor salatu nahi izan zuen.

Azkenik, hiru udalerriek garbi utzi nahi izan zuten edukiontzi eta erraustegirik gabeko hondakinen kudeaketa bat posible dela. Posible ez ezik, osasungarri eta merkeagoa dela. Usurbil, Hernani eta Oiartzungo herritarren ardurazko jokabidea saritu ordez, zigortu egiten dela politikoki, ekonomikoki eta komunikabideen bidez publikoki, eta hori ez dutela onartuko esanez amaitu zuten.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: