“Hernanin ondo ari gara”

Hernanin Zero Zabor taldeak deialdia egin die herritarrei datorren igandean, urtarrilak 9, eguerdiko 12:30etan Gudarien plazan egingo den agerpen publikora etortzeko, hondakinen gaian hilabeteotan herriak egin dituen aurrerapen nabarmenak aldarrikatzeko. Bilera laburra izango da: bildutakoekin argazkia osatzeaz gain, bertan agiri bat irakurriko da euskaraz “Eskuz esku, Atez ate: Ondo ari gara” dioena eta gaztelaniaz “Mano con mano, Puerta a puerta: Lo estamos haciendo bien”.

HZZkoek diotenez, “hamar hilabeteotan sekulako pausoa eman dugu Hernanin gure hondakinak tratatzeko moduan, gure kondarren hiru laurdenak zabortegira bidaltzetik %80 baino gehiago ondo bereizita eta birziklatzeko moduan biltzera pasatu gara. Gainera, 700 familia baino gehiagok, konposta egiten du. Badakigu badaudela gauzak hobetu beharrekoak, baina egin den bidea izugarri inportantea da. Hernaniarrok dagoenekoz ez daukagu errauste planta beharrik, ez gure buruak eta ez munduko beste inor ez dugu kutsatuko, daukagun Atez Ateko sistema askoz hobea da, merkeagoa eta oso erreza”.

Bilkura honekin mezu bat ere bidali nahi zaie Hernaniren izen ona zikindu nahian dabiltzan komunikabide handiei, zaborretan nagozioa duten enpresa handiei eta horien interesak defenditzen dituzten politikoei, eskatuz errespeto handiagoz tratatzeko Hernani. Beste aldetik, oraindik bilketa ondo egin nahi ezik dabiltzan herritar bakanei eskatuko diete uzteko alde batera beren egoskorkeria.

“Gure mezua baikorra eta alaia da”, diote HZZkoek. “Atez Atekoarekin ez dago galtzailerik, denok irabazi dugu, dirutan, ingurumenaren kalitatean eta denon osasunean. Horrela segitu behar dugu, oker dauden gauzak zuzenduz eta gauzak gero eta hobeto eginez. Hernanin ondo ari gara”.

Hernanin Zero Zabor.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: