De Guatemala a Guatepeor

Ez du merezi gaur Imanol Lasa EAJren ordezkariarekin egindako bileraren kronikan luzatzerik. Udaleko ordezkariekin egindako bi bilerak horrela joan dira, de Guatemala a Guatepeor. Alkatearekin egin genuen bilera ona iruditzea lortu du alkateordeak. Gutxienez alkateak ez zuen astakeriarik esan bere posizio politikoa zuritzeko.

Ez gaude ohituta hain denbora gutxian hainbeste disparate entzutera. Hemen muestra labur bat: Gezurra omen da erraustegiak kutsakorrak direnik; zaborra erretzea tabakoa erretzea baino osasungarriagoa omen da; Usurbilgo ituna sinatu duten guztiak ezker abertzalekoaren orbitakoak omen gara, besteak beste Greenpeace eta CCOO sartu ditu poltsa horretan zirkinik egin gabe; gainera modu xelebrean erakutsi die bere ‘errespetu osoa’ sinatzaileei: engainatuta daude; baina guk demagogia erabiltzen omen dugu; organikoa banatuta ateratzea konplikatua omen da; Hernaniarren gehiengoa atez atekoarekin gustora dagoela dioen inkesta ez omen da fidatzekoa;  kaleko paperontzi lau-ahodunak jartzeko dirurik ez omen dago, baina errauste-plantarako 500.000.000 euro ba omen daude, … entzundakoak zerrendatzen jarrai genezake baina ez du merezi.

Bukaeran, partehartzeaz ere hitz egin dugu. Gai honetan benetako partehartzea sortu da eta berak badaki. Herritarrak mobilizatu egin gara, proposamen konkretuak ditugu, gauzagarriak, etorkizun hobeago bat, solidarioago bat, jasangarriago bat eta batez ere osasuntsuago bat marraztuko luketenak. Baina hain justu gai honetan herritarron partehartzea zapuztu egiten da. Ez foro bat, ez eztabaidagune xixtrin bat, ez galdetegi bat… ezer ez. Beste aldera begiratzen zuen. Normala da. Diputazioako partehartze politiken zuzendaria supiztaile bat da, herritarroi errauste-planta inposatu nahi diguna.

Zarautz Zero Zaborreko bi ordezkariak aho bete hortz geratu gara, bere burua modu trasparentean erretratatu duelako. Hondakinak erretzearekin enperratuta dago eta zero zabor programek estorbua egiten diote. Argi geratu da. Edozer barbaridade botatzeko prestu dagoen hondakin erretzaile batekin bildu garela sentsazioarekin atera gara bileratik. Eta horrelako politikoekin zero zabor perspektibak ez dauka ibilbiderik. Beste mota bateko hondakinen kudeaketa nahi badugu beste mota bateko politikariak behar ditugu udal eta diputazioetan. Hauekin behintzat ezin da aurrera egin.

Gauza bakarra lortu dugu adostea eta bileraren tonu orokorra ikusita ez zaigu gutxi iruditzen. Berarekin batera protokolo bat idazten saiatuko gara herriko ekimenak, ekitaldiak eta festak ‘zero zabor’ zigilua eraman dezaten. Hor elkarlana posible dela ematen du, baina baldintza bat jarri digu: zigiluak ez du ‘zero zabor’ izena eramango. Kontzeptu horrek ezinegona sortzen dio nonbait. Kuriosoa iruditu zaigu, ideiari dion beldur hori, hitza entzun nahi ez izatea, zero zabor. Guri ordea errealitateak beldur gehiago ematen diguenez, bere baldintza onartu dugu. Hortaz, posible da datozen hilabeteetan protokolo bat aurkeztea Udalak eta Zero Zabor taldeak, festetan hondakin gutxiago sortu eta sortzen ditugun hondakinak birziklatu ditzagun.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: