Gizartearen akordio zabalari alderdikeriz erantzun dio Udalak

Zarautz Zero Zabor taldea alkatearekin eta alkateordearekin bildu ondoren, eta gaur erraustegiaren aldeko mozioa onartuko dutela-eta, gure harridura erakutsi nahi dugu, gai sozial bat modu traketsean politizatzeko saiakera ikusten dugulako.

Azaroan Zarauztarron gehiengo soziala osatzen dugun alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek akordio bat sinatu genuen: EA, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Arkamurka, Uztaro, Pagoeta Mendizale elkartea, Greenpeace, Ekologistak Martxan, Gipuzkoa Zero Zabor eta gu geuk. Udalari eskakizun zehatzak egin genizkion:

–       Urteta ixtea

–       Diputazioari moratoria eskatzea errauste programa 6 urtez gera dezan.

–       Herrian Zero Zabor progama bat garatzea, atez atekoa zutabe izango duena.

Akordio horren aurrean Udalak ez zigun erantzunik eman. Horregatik, Udal ordezkariekin biltzea eskatu genuen.

Bilera horietatik ateratzen dugun ondorio nagusiena da H1 eta EAJ alderdiek eztabaida politizatu egin nahi dutela. Guri hori ez zaigu ondo iruditzen. Hondakinen gaia ez da gai politikoa, gai soziala da, guztioi eragiten digulako.

Berdin dio gure ideologia, gure joera politikoa, hitz egiten dugun hizkuntza, erlijioa edo azalaren kolorea. Guztiok sortzen dugu zaborra eta errauste-planta martxan jartzen bada ke toxikoak guztiak modu berean kutsatuko gaitu.

EAJ alderdiko botuemaileek, adibide bat jartzearren, ez dute Ezker Batuko botuemaileek baino ke gutxiago arnastuko. Ez dute tasa gutxiago ordainduko. Herritar guztioi modu berean eragiten digun gaia da. Horregatik, hondakinen gaia despolitizatu egin behar da. H1 eta EAJko ordezkariei eskatuko genieke hondakinez hitz egiten dutenean, alderdikeriak alde batera uzteko.

Inportantea ez da zein aldertitakoak garen, baizik eta hondakinak kudeatzeko sistema eraginkorrena zein den. Nola birziklatzen dugun gehiago eta nola ebitatzen dugun errauste-planta ez egitea. Garrantzitsua da baita ere Urtetako zabortegia ixtea eta itxi bitartean gai organikorik gehiago ez bidaltzea.

Gu saiatu gara gaia despolitizatzen. Eragile ezberdinak bildu gara. Mugimendu plurala sortu dugu. Bitartean politikariak dena txuribeltzean ikusten jarraitzen dute.

Gu mugimendu herritarra gara, plurala. Gure artean ideologia, erlijio eta hizkuntza ezberdineko jendea biltzen gara. Baina guztiok daukagu gauza bat argi. Hondakinak birziklatu egin behar dira. Ez erre.

Gainera, orain H1 eta EAJ alderdiek, herritarron aurkako bloke bat osatu dute PSOE eta PP alderdiekin batera, eta gaurko plenoan erraustegiaren aldeko mozio bat aurkeztuko dute. Ez dugu ulertzen zergatik ateratzen diren orain erraustegiaren alde, herri osoa kontra duen proiektu bat denean. Erraustegia gera dadin eskatzeko mozioen unea da, ez erraustegiaren aldekoena.

Dena dela, guk  ez dugu eztabaida politikoen zurrunbilo horretan sartu nahi. Guk hondakinak hobeto kudeatu nahi ditugu. Gu ez gaude alderdi horien ez alde ez kontra. Bakarrik esaten dugu hondakinak hobeto kudeatu daitezkeela.

Zarautzen gauzak gaizki egiten ari gara. Sortzen ditugun hondakinen %25a bakarrik birziklatzen dugu, Urtetara organikoa bidaltzen jarraitzen dugu, ez dugu legea betetzen eta horrela jarraitzen badugu errauste-plantak gure osasuna ere arriskuan jarriko du.

Arazo sozial hori aldatzea nahi dugu. Badaude hondakinak kudeatzeko modu egokiago, jasangarriago eta merkeagoak. Eta adibideak guztiok ezagutzen ditugu. Ez bakarrik Usurbil, Hernani edo Oiartzun, baizik eta baita ere San Francisco, Seattle, Italiaren iparraldea eta Kataluniako 100dik gora herri ere.

Zero Zabor filosofia mundu osoan zehar zabaltzen ari da eta horixe bakarrik nahi dugu Zarautzentzat, Zero Zabor herria izatea.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: