Udalbatzar honek ez gaitu erraustegitik babesten

Atzoko udalbatzarrean Zarautz Zero Zaborreko kide den Ekai Txapartegik  hartu zuen hitza. Zarautz Zero Zabor taldeak hondakinen gaian “ahalik eta akordio zabalena” bilatzen duela berretsi zuen eta berriz ere gonbidapena luzatu zien errausketaren aldeko alderdiei “herriko akordio zabalean” parte har dezaten. “Erraustegiaren aldeko alderdiak bakarrik geratu zarete akordiotik kanpo. Gure asmoa ez da eztabaida politikoetan sartzea, hondakinak ondoen kudeatzea baizik. Horregatik, gure borondate onenarekin, lehen bezala orain, herrian lantzen ari garen akordio zabal horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu“. Gonbitea jasotzen duen bideo zatia hemen:

Ondoren, … mozioaren inguruko hainbat komentario eta kritika egin zituen. Gaiak askorako ematen du eta mozioan badaude Zarautz Zero Zaborren iritziz okerrak diren baiezpen nabarmen askoak. Baina denbora muga oso estua jarri zutenez interbentzioa asko laburtu behar izan zuen. Hemen mozioari gainean egindako hainbat komentario:

Erraustegiaren aldeko blokea osatzen duten alderdien bozeramaile lanetan Patxi Elola zinegotziak jardun zuen. Hau hondakinen kudeaketa ereduei buruzko eztabaida soziala desbideratzen eta gaia politizatzen saiatu zen. Okerrago, Zarautz Zero Zaborreko kide Ubaldo Ortiz eta Ekai Txapartegiren aurkako deskalifikazio pertsonalak egiteraino iritsi zen. H1 eta EAJ alderdiek gustura onartu zuten Elola euren blokearen bozeramale izatea eta hitza hartu zutenean Elolaren estrategia berean sakondu zuten: gaia politizatu eta hondakinen eztabaida ebitatu.

Ez zuten erraustegia edo bosgarren edukiontzia defendatzeko argudiorik eman. Guk emandako datuak “ez zituztela sinisten” esan zuten, datu horiek guztiak Diputazioaren diren arren. Erraustegiaren aldeko alderdien estrategia oso nabaria da, gaia desbideratzen dute denbora irabazi eta herritarrak konfunditzeko. Erraustegiari lotuta daudenez, ez dute hondakinen kudeaketa eredu hoberena zein den eztabaidatu nahi. Badakite eztabaida razional batean Zubietako erraustegia defendaezina dela. Badakite atez atekoa dela hondakinak biltzeko sistemarik eraginkorrena. Eta badakite Urtetako zabortegiaren egoera jasangaitza ez larriagotzeko modu bakarra organikorik gehiago ez bidaltzea dela. Horregatik, hori guztia badakitelako, ez dute eztabaidan sartu nahi.

Udala herritarrei lotu behar zaio; ez erraustegi bati. Herritarrekin bat egin behar du; ez du herritarren aurka egin behar. Herritarrak babestu behar gaitu; baina Zarauzko Udal honek zoritxarrez ez gaitu erraustegitik babesten. Zentzu horretan, Zarautz Zero Zabor taldeak hondakinei buruz hitz egin behar dela berretsi nahi dugu, gaia desbideratzeko saiakera trakets horiek herritarroi egiten digutelako kalte.

Hala ere itxaropena ez dugu galtzen eta orain erraustegia defendatzen duten alderdiekin moratoria adostu dezakegula pentsatzen jarraitzen dugu.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: