FLASH MOBaren iragarkia grabatzen

Gaur kalera irten gara Zubietan martxoaren 20an egingo dugun FLASH MOB erraldoiaren iragarkiak grabatzera. Lau bideo egitea da asmoa, ondoren internet bidez zabaltzeko. Bideoetan flashmobaren abestia eta koreografia agertuko dira, baina baita narrazio txikitxo bat ere sarrera eta bukaera moduan.

Goiz guztia pasa dugu grabatzen. Zarauzko merkatu plazan, Getariako Marinelak itsasontzian eta Donostiako Bretxa saltokian izan gara. Bikaina izan da esperientzia. Eguraldi ezin hobea egin digu eta gure arteko giroa ere zoragarria izan da. Kristona izan da, merkatu plazan lurrean etzatea…. itsasontzi batean saltoka ibiltzea… ez da ohikoena :P  eta dantzan hasten ginenean jendeak flipatu egiten zuen.

Etxera itzultzean horrelako gehiago egiteko eskatu digute dantzariek. Gu prest🙂 Gipuzkoako herri guztietan bat egitea lortuko bagenu sekulakoa litzateke. Gipuzkoa dantzan jartzeko aukera polita da. Ea bideoak laster editatzen ditugun zuekin guztiekin zabaltzeko. (Ah, eta eskerrik asko dantzari, kamara, laguntzaile…. GUZTIEI!!)

Urola Kostako HITZAn azkar eta txukun ibili dira eta hemen ikus ditzakezue bideoa eta argazki polit batzuk. Eskerrik asko kazetariei ere🙂

Gure argazki bilduma Facebooken jarri dugu.

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: