Usurbilgo alkatearen gutuna/deialdia

Jaun/andere agurgarria:
Usurbilgo Ituna sinatu genuen alderdi politiko, sindikatu eta eragileek, geure kezka adierazi dugu azken astetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Banesto eta La Caixarekin erraustegia finantzatzeko sinatu asmo duen hitzarmenak, Udalen funtzionamenduari, eta ondorioz, gipuzkoar guztiei, 21 urtetako morrontza ekarriko dielako. Finantziazio horrekin, ingurumenarentzat eta herritarren osasunarentzat kaltegarria den proiektu bat sustatzen dela uste dugu, noiz eta hondakinak errausteko metodoari alternatibak badaudela erakutsi denean, eta hauek, gainera, errentagarriagoak, osasuntsuagoak eta hezitzaileagoak direla agerian geratu denean.
Europako Inbertsio Bankuak, La Caixak eta Banestok Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu asmo duen akordioak udalen eskumenak gaindituko ditu, hauei herritarrek hiriko hondakinen kudeaketarengatik ezarritako tarifak ordaindu ezinezko mailaraino igotzera behartuz. Hala eta guztiz ere, akordio horren xehetasun guztiak ezagutu asmoz, mintegi bat burutuko dugu martxoaren 5ean.

Aipatu mintegian, Julian Zapiain “Txiki” Hernani Zero Zaborreko kideak erraustegia finantzatzeko maileguek udalei eta ondorioz herritarrei nolako zama suposatuko dien aztertuko du, zehatz-mehatz. Nola udalei hala herritarrei eragiten dien moduagatik, guztien interesekoa dela uste dugu.

DATA: Martxoaren 5ean, larunbata

HERRIA: Hernani

NON: Sandiusterrin.

ORDUA: 10:00ak.

GAIA: Erraustegiaren lanak finantzatzeko akordioaren xehetasunak

Azken hamarkadatan udalei beren onespenik gabe sortuko dioten zorrik larriena izanik, zure udalaren, alderdiaren, sindikatuaren edo taldearen interesekoa denaren ziurtasunean, Mintegian elkar ikusiko dugulakoan.

USURBILGO ITUNA
Xabier Mikel Errekondo
Usurbilgo Alkatea


Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: