Emozionantea

Atzo Zubietan gehien entzuten zen esaldia hau da: “emozionantea izan da”. Aurrean zeudenak olatua atzeratzen ikustean, atzean zeudenak aurreko jende masa dantzan ikustean, Montetxio koruak bere bista pribilejiatutik, denak gauza bera, “emozionantea izan da”. Bihotzak topera.  Mikel Mondrak ere “pasatuta natxiok” esan zigunean bezala. ZZk jendearekin lortu zuen konexioa bezala, Laxak Joy japoniarrarekin eduki zuen elkarrizketa bezala. Emozionantea izan zen. Lagun artea eta umore ona. Konexioa. Kriston konexioa.

HORREGATIK eskerrik asko guztioi. Antolaketa lanetan ibili zaretenei (Garazi, Muger, Irati, Ainhoa, Saioa, Pelo, Ainara, Labi, Josune…), herriz herri dantza erakusten ibili zaretenei (Arantxa, Alaitz, Goizane, Nerea, Paxo, Mikel, Urki, Ana, Eztizen, Izaskun…), Euskal Herriko hiru ahots eta pertsona ederrenei (Eñaut, Harkaitz eta Ioritz), inoiz huts egiten ez duen Montetxio koruari, LAXAri, Eutsiorreiko paella-gizonei, free styleko Jeniri, bi autobusak antolatu dituzuenoi (Inhar, Josune, Gema…), Arraio irratiari, Mollarriri, Iratzarriri, Alprojari, Xatori (karretillagatik), eskubaloikoei, autobusak bete zenituztenei, transporte publikoa hartu zenutenoi, irripar bat oparitu zenigutenei, belarrira kunplitu ezin genituen aholkuak ematen zenizkiguzuenoi, zoriontzera etorri zinetenoi. Guzti guztioi, eta pasa zaizkigunei, ESKERRIK ASKO.

Aste honetan egingo dugu balorazioa eta bideo ofiziala ere lehen bait lehen kalean egoteko lanean ari gara. Ostirala baino lehen ez espero, hala ere.

Informazio gehiago, irudiak, prentsako agerpenak (ETBkoak ezik, haientzat ez da notizia izan) eta bideo ez-ofizialak: http://www.gipuzkoazz.com web gunean aurkituko dituzue.

Ah, eta adi, ze dagoeneko MORATORIAren aldeko hurrengo asaltoa pentsatzen hasi gara-eta 🙂

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: