Ez daukate Urteta ixteko asmorik

Egun hauetan email bidez dokumentu bat bolo-bolo ari da zabaltzen. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa eta Banesto eta Caixaren arteko hitzarmenaren zirriborroa da, zeinetan finantziatu beharreko azpiegiturak zerrendatzen diren. Dokumentu horretan GHKk Urtetako zabortegia HANDITZEKO finantziazioa hitzartzen duela irakurtzen da. GHKk orain arte Urteta itxi eta zigilatu egingo duela agindu die herritarrei baina argi dago euren asmoa Urtetako zabortegia irekita mantentzea eta handitzea dela. Herritarrei gauza bat esaten digute, baina banketxeekin kontrakoa sinatzen dute.

Urtetako bizilagunek, eta zarauztarrek oro har, azalpenak merezi ditugu. Urteta berreskuratu beharrean, Urtetan zabortegia mantentzea edo transferentzia planta bat egitea pentsatzen ari dira. Ez daukate zabortegia ixteko inolako asmorik, ez dirurik. Zergatik ezkutatzen dizkigute euren asmoak herritarroi? Hori horrela bada Urtetako auzokideek eta zarauztarrek oro har, zabortegiko kutsadura, usainak, kamioien joan-etorriak, animaliak, eta abar, luzaroan jasan beharko ditugu. Urteetan kontrakoa sinistarazten jardun zaizkigunean.

Zubidon PARTY

Donostiara ere iristen ari da Zero Zabor mugimendua. Eskemak puskatzearen bitartez ari dira Donostiarren atentzioa bereganatzen. Inklasifikableak dira, baina oso oso oso dibertidoak. Hemen daukazue bere festaren kronika (Crónica del Zubidon Party) eta jarraian Donostiako ereserki berria:

“¿Por qué Odón no te apuntas al Zubidon?

Erik eta Ekai Hamaika Telebistan

Hemen duzue Zubietako FlashMobaren aurretik Hamaika Telebistak egindako elkarrizketa luzea, Zero Zabor mugimenduko bi kideri: Erik Gonzalez (Zubidon) eta Ekai Txapartegi (Zarautz Zero Zabor). Elkarrizketa luze xamarra da, baina gako asko argitzen dira.

Alfonso del Val

Para l@s que no pudisteis venir a la charla de Alfonso del Val, este video-resumen de dos minutos:

Julia San Jose medikuaren hitzaldia ostegunean

Gaia bolo-bolo dabil kalean. Hementxe 10 kilometro baino gutxiagora errauste planta pozoitsu eta erraldoi bat jarri nahi digute eta jendeak jakin nahi du, nola eragingo digu? Kalterik eragingo dit osasunean? Zer dira dioxinak? Nola funtzionatzen dute? …

Politikari batzuk lasaitu nahian ari zaizkigu. Errauste plantek ez diotela osasunari kalterik egiten esaten dute. Imanol Lasak, adibidez, erraustegiak su artifizialekin konparatu zituen, ez dutela kalterik eragiten esateko. Fidatzen gara? Amiantoak ere ez zuela kalterik eragiten esaten jardun ziren 17 urtez eta begira. Beranduegi denean eta atzera bueltarik ez duenean egia esateak ez du balio. Egia orain jakin behar da, informazio osoa orain behar da, proiektua geratzeko eta alternatibak eraikitzeko moduan eta tamainan gaudenean.

Horregatik, bereziki garrantzitsua da osteguneko hitzaldia. Julia San Josek urteak daramatza erraustegien kalteak aztertzen eta bera medikua izanik, osasunaren ikuspuntutik ikuspegi profesionala eman dezake. Zarauztar guztiak gonbidatzen zaituztegu, ostegun honetan, 19:30tan antonianoko areto nagusian izango den hitzaldira etortzeko. Zarauztarroi Zubietako erraustegiak eragingo lizkiguken kalteen berri jakiteko aukera da. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Berriz ere gezurretan harrapatu ditugu

Politikari hauek lotsa ematen digute. Imajinatzen dituzue karretera erdian urna bati hondarra botatzen…. itxurakeriak egiteko??? Bajuago ezin da erori.

Disparatearen datuak ezagutzen ari gara

ARGIA astekariak oso modu errazean azaltzen du errauste plantaren finantziazio plana. Disparate konpletoa, baina soka lepoan jarri digute. Libratzeko errezeta ere ezagutzen dugu: mobilizazio etan parte hartu, errausketaren promotoreak maiatzeko hauteskundeetan zigortu, herritarrak informatu (ETBk eta Diario Vascok ez dute egingo), herrietan atez ateko ezarpenak bultzatu eta etxean dena birziklatu.

Erreportaje bikaina

Argia.com gunean BERANDUEGI saio ganberroa egiten dute eta aste honetako erreportajea Zubietako flashmobari eskaini diote. Umorea eta mezu zuzena uztartuz, igandean bizitako komunioa ederki islatzen du.

Katxiporreta telebistan ere atera gara, hau ere kariño guztiz egina dela nabari da.

Eta oraintxe esan digute ETB2ko goizeko eztabaida saioan errausketa izan dutela hizpide eta flashmobaren irudiak bota dituztela. Puri-purian jartzea lortu dugu!!

Emozionantea

Atzo Zubietan gehien entzuten zen esaldia hau da: “emozionantea izan da”. Aurrean zeudenak olatua atzeratzen ikustean, atzean zeudenak aurreko jende masa dantzan ikustean, Montetxio koruak bere bista pribilejiatutik, denak gauza bera, “emozionantea izan da”. Bihotzak topera.  Mikel Mondrak ere “pasatuta natxiok” esan zigunean bezala. ZZk jendearekin lortu zuen konexioa bezala, Laxak Joy japoniarrarekin eduki zuen elkarrizketa bezala. Emozionantea izan zen. Lagun artea eta umore ona. Konexioa. Kriston konexioa.

HORREGATIK eskerrik asko guztioi. Antolaketa lanetan ibili zaretenei (Garazi, Muger, Irati, Ainhoa, Saioa, Pelo, Ainara, Labi, Josune…), herriz herri dantza erakusten ibili zaretenei (Arantxa, Alaitz, Goizane, Nerea, Paxo, Mikel, Urki, Ana, Eztizen, Izaskun…), Euskal Herriko hiru ahots eta pertsona ederrenei (Eñaut, Harkaitz eta Ioritz), inoiz huts egiten ez duen Montetxio koruari, LAXAri, Eutsiorreiko paella-gizonei, free styleko Jeniri, bi autobusak antolatu dituzuenoi (Inhar, Josune, Gema…), Arraio irratiari, Mollarriri, Iratzarriri, Alprojari, Xatori (karretillagatik), eskubaloikoei, autobusak bete zenituztenei, transporte publikoa hartu zenutenoi, irripar bat oparitu zenigutenei, belarrira kunplitu ezin genituen aholkuak ematen zenizkiguzuenoi, zoriontzera etorri zinetenoi. Guzti guztioi, eta pasa zaizkigunei, ESKERRIK ASKO.

Aste honetan egingo dugu balorazioa eta bideo ofiziala ere lehen bait lehen kalean egoteko lanean ari gara. Ostirala baino lehen ez espero, hala ere.

Informazio gehiago, irudiak, prentsako agerpenak (ETBkoak ezik, haientzat ez da notizia izan) eta bideo ez-ofizialak: http://www.gipuzkoazz.com web gunean aurkituko dituzue.

Ah, eta adi, ze dagoeneko MORATORIAren aldeko hurrengo asaltoa pentsatzen hasi gara-eta 🙂

Giro bero-beroa

Imaginatu 2000 lagun. Guztiak dantzan.Izugarria ezta?

Ba igandean Zubietan ez duzu imaginatu beharrik izango. Une majikoa 13:30an gertatuko da.

Imágenes del frente

GARA ha grabado estas imágenes del sitio exacto desde donde Markel Olano planea atacar Gipuzkoa (se le ve sacando fotos desde su coche oficial). Si le dejamos, claro, porque está en nuestras manos pararlo.

http://www.gara.net/bideoak/110317_erraustegia/

La receta para parar el proyecto es básicamente la siguiente: elecciones de Mayo (no votar a los promotories de la incineradora: ni al PNV, ni al PSOE, ni al PP), movilización social a tope, reciclar el %80 cada uno en casa y puestas en marcha de recogidas selectivas puerta a puerta en más municipios. Si cada uno hacemos nuestra parte, abortaremos este disparate.

FLISH MOB ZUMAIAN

Moratoria eskatzeko ez da dantzaria izan behar

GARA egunkarian dator artikulua:

Kez beteko dizkigute Gipuzkoako birikak, utziz gero. Foru Aldundiak Zubieta aukeratu du errauste planta pozoitsua eraikitzeko kokaleku eta hain zuzen bertan, Zubietan, Gipuzkoako biriketan, 2.000 lagun, 2.000 gipuzkoar dantzan jarri nahi ditugu. Gaiztakeria erraldoiari erantzun erraldoiagoa emango diogu, eta errauste plantari sei urteko moratoria eman diezaioten eskatuko dugu.

Martxoaren 20a aukeratu dugu gipuzkoar guztiok ahots bakarrez moratoria eskatzeko. Martxoaren 20a da, beraz, ikuskizunaren eguna. Datorren igandea. Egun sinbolikoa izango da gainera, propio aukeratutakoa, duela bi urte abiatu zelako Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa. Zubietak arazoa erakusten du, eta martxoaren 20ak irtenbidea. Errauste planta eta atez atekoa aurrez aurre daude eta…  Post hau irakurtzen jarraitu

Bihotza bakarrik behar da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian errauste-planta egitea erabaki duenetik Gipuzkoako gehiengo soziala moratoria eskatzeko batu gara. Denbora bakarrik eskatzen dugu. Denbora, herrietan zero zabor programak martxan jartzeko. Denbora, errauste-planta ez dela beharrezkoa frogatzeko. Denbora, gure osasunari kalterik egin gabe hondakinak kudeatzen hasteko. Denbora, soilik denbora apur bat.

Gipuzkoan hondakinek erre egiten gaituzte. Zabortegietatik gertu bizi direnak erreta daude, eta Zubietakoak, erretzear. Moratoriarik gabe bizpahiru urte barru gipuzkoar guztiok errautsa jaten amaituko dugu. Moratoria behar-beharrezkoa dugu.

Ez da erraza izango. Errauste-plantak lotuta dauka Foru Aldundia. Gizarteari ez dio entzun nahi. Hondakinak erretzea baino alternatiba iraunkorrago, ekonomikoago eta osasuntsuagoak daudela jakin badaki Foru Aldundiak, baina ez die aukera txikienik eman nahi. Itsutu egin da.

Foru Aldundiak begiak ireki behar ditu. Eta horretarako, proposamen bat daukagu: moratoria emateko bihotza bakarrik behar denez, martxoaren 20an Zubietako Flash Mobean gure bihotzak azalduko ditugu. Gure bihotza emango diogu Foru Aldundiari, moratoria emateko bihotza izan dezan. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, martxoaren 20an Zubietara gurekin batera bihotza azaltzera joan daitezen.

Deialdi hau sinatu dute:
Gipuzkoa Zero Zabor, EHNE, LAB, Ezker Abertzalea, Ekologistak Martxan, Ezker Batua, Berdeak, Donostia Bizirik. (Oraindik atxikimenduak jasotzen ari gara.)

Oñati dantzan

Sekulako bideo polita egin dute Oñatiko lagunek, merezi du ikusteak.

Playa sucia o limpia, ¿tú qué prefieres?

Varios jóvenes de Zarauz recogiendo la basura que se acumula en la playa. Porque muchas veces no se recoge. Y porque lo que se recoge se tira al vertedero, en vez de intentar reciclarlo. La juventud lo tiene claro. La clase política todavía no.

Merkatu plazan ere dantzan

Hipotécas tóxicas

Comienzan a saberse detalles escandalosos de las condiciones de financiación de la Incineradora de Gipuzkoa

El diario Berria publica en su edición del 15-02-2011 una relevante información que desvela detalles hasta ahora desconocidos por los ciudadanos de Gipuzkoa de las condiciones que para la financiación de la Incineradora aceptan tanto la Diputación como el Consorcio de Residuos, así como las mancomunidades que lo integran. Por su interés, traducimos la información al castellano.

Título y resúmen de primera página:
La planta de Zubieta recibirá más basura que la prevista para garantizar su viabilidad

El Consorcio de Residuos ha adquirido con las entidades financiadoras de la incineradora compromisos no previstos con anterioridad.

En caso de falta de rentabilidad de la incineradora, se tomarán diversas medidas; entre otras, se elevarán las tarifas. Además, no se construirán las dos plantas de compostaje anunciadas. Post hau irakurtzen jarraitu

Musika Plaza atzo, beteta, flashmoba dantzatzen

Flashmobaren entsegua egin genuen atzo Barren plazan eta Musika plazan eta bietan sekulako giroa jarri genuen. Hemen daukazue bideo hau, kalitate kaxkarrekoa, baina atzo bizitako une eder horiek jasotzen dituena. Herri guztietan koreografia zenbat lagun ari diren ikasten ikusita, itxaropena hazten ari zaigu. Martxoaren 20an Zubietan mundu oso bat elkartuko gara, ‘hartu nahi dut arnas’ dantzatzera.

Mikel Erguin: “Zoragarria da”

Hemen daukazue gaur Hitzan Mikel Erguin, Mondra, gure koreografo bikainari egin dioten elkarrizketa. Koreografian jartzen duen sentiberatasun berarekin erantzuten ditu galdera guztiak. Aupa Mikel!!

Eta hemen daukazue gaur Diario Vascon Begoña del Tesok Erik Gonzalez Zubidon-eko aktibistari egiten dion elkarrizketa ezberdina. Asko gustatu zaigulako ekartzen dugu. Irakurri merezi du-eta.

Gipuzkoa Zero Zabor indar transformatzailea da. Hondakinak kudeatzeko eredua aldatzeaz gain, borroka sozialak antolatzeko modua ere eraldatzen ari da. Ez zaizue iruditzen?