Larunbatean I. Jasangarritasun Azoka

Zarautz Zero Zabor taldeak larunbat honetarako (Maiatzak 21) Jasangarritasun Azoka antolatu dugu. Azokak, Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duten hainbat eredu eta
ekimen ezagutzeko aukera bikaina eskeiniko du. Azokan besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira gune ezberdinen bidez:

•Hondakinen gestioa, Konpostaia eta Erosketa eta Zaborrak aztertzeko guneetan.

•Adituen txokoan, atez ateko bilketa edo erraustegiaren inguruan adituak diren hainbat pertsona, guztion zalantzak argitu eta galderak erantzuten egongo dira.
•Umeentzako txokoan, material ezberdinak berrerabiliko dira hainbat eskulan eta jolasen bidez.
•Uztaro kooperatibaren eskutik autogestioan oinarritutako kontsumo eredua ezagutaraziko da.

•Azkenik, doako postuan, behar ez ditugun “gauzak” utzi edo behar ditugunak doan jasotzeko aukera eskeiniko da.

Giroa alaitzeko salda beroa eta pintxoak jateko aukera ere egongo da. Besterik gabe, larunbat goizean Udaletxe plazan izango gara, 11:00tatik 13:00tara, eta herritar denak gonbidatuta zaudete Jasangarritasun azokara inguratu eta bertako giroaz gozatzera.

Ez daukate Urteta ixteko asmorik

Egun hauetan email bidez dokumentu bat bolo-bolo ari da zabaltzen. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa eta Banesto eta Caixaren arteko hitzarmenaren zirriborroa da, zeinetan finantziatu beharreko azpiegiturak zerrendatzen diren. Dokumentu horretan GHKk Urtetako zabortegia HANDITZEKO finantziazioa hitzartzen duela irakurtzen da. GHKk orain arte Urteta itxi eta zigilatu egingo duela agindu die herritarrei baina argi dago euren asmoa Urtetako zabortegia irekita mantentzea eta handitzea dela. Herritarrei gauza bat esaten digute, baina banketxeekin kontrakoa sinatzen dute.

Urtetako bizilagunek, eta zarauztarrek oro har, azalpenak merezi ditugu. Urteta berreskuratu beharrean, Urtetan zabortegia mantentzea edo transferentzia planta bat egitea pentsatzen ari dira. Ez daukate zabortegia ixteko inolako asmorik, ez dirurik. Zergatik ezkutatzen dizkigute euren asmoak herritarroi? Hori horrela bada Urtetako auzokideek eta zarauztarrek oro har, zabortegiko kutsadura, usainak, kamioien joan-etorriak, animaliak, eta abar, luzaroan jasan beharko ditugu. Urteetan kontrakoa sinistarazten jardun zaizkigunean.

Hernaniko bertso-jarriak

Atzo ospatu zuten Hernanin atez atekoaren lehen urteurrena eta dagoeneko ikusgai daude Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren bertso-jarriak, trikitian Joseba Tapia. ZORIONAK HERNANI eta Hernaniarrak, bide erakusle izateagatik. Zarautzen ere laster jarriko dugu atez atekoa. 🙂

Gure esku dago, berriz ere

Maiatzeko hauteskundeetan erabakiko da gipuzkoarrok datozen 25 urtetan hondakinak erre nahi ditugun edo zero zabor programak martxan jartzea nahiago dugun. Unea aprobetxatu behar dugu. Gure bozka baliatu behar dugu birziklatzearen eta osasunaren alde egiteko. Horregatik, zarauztarrei botua arduraz emateko eskatu nahi diegu.

Hondakinak birziklatzearen aldekoak Zarautzen gehiengoa garela erakutsi behar dugu. Oraingoan, eta unearen garrantziaz jabetzen garelako, Zarautz Zero Zabor taldeko kideok zarauztarroi eskatu nahi dizuegu botua emateko Usurbilgo Ituna sinatu zuten alderdiei: Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua.

Foru Aldundian gehiengoa lortuz gero automatikoki Gipuzkoak 180 graduko aldaketa emango luke hondakinen kudeaketan. Eta Foru Aldundian bakarrik ez, Zarauzko Udalean gehiengoa lortzea ere garrantzitsua da, herrietan zero zabor programak martxan jarrita erraustegia jatekorik gabe utziko genukeelako.

Kontrara, ez eman botua erraustegiaren lobby bihurtu diren alderdiei: EAJ, PSE, PP eta HamaikaBat. Alderdi horiek hondakinak erre egin nahi dituzte. Horregatik, ez diegu erakundeetako aulkietan esertzen utzi behar. Ez diegu bozkatu behar.

Errauste-planta geratzea posible da. Erabakia, orain, berriz ere, gure esku dago. Baliatu dezagun gure bozka errauste plantari planto egiteko.

(Berrian atera da gure oharra)

Nazioartean entzun gaituzte

Ia 25.000 bisita izan ditu Zubietako flashmobak. Horietatik asko nazioarteko bisitak izan dira, hainbat erakundek oihartzuna eman diolako, esate baterako Europako Zero Zabor, Greenpeace eta berriki aire garbiaren alde borrokatzen duen earthjustice erakundeak. Irakurtzekoa da egin duten iruzkintxoa, polita, Sam Edmondson-ek sinatzen du: Dancing for Clean Air, Basque Style

Nazioartean entzun gaituzte. Hemen noiz?

Zubidon PARTY

Donostiara ere iristen ari da Zero Zabor mugimendua. Eskemak puskatzearen bitartez ari dira Donostiarren atentzioa bereganatzen. Inklasifikableak dira, baina oso oso oso dibertidoak. Hemen daukazue bere festaren kronika (Crónica del Zubidon Party) eta jarraian Donostiako ereserki berria:

“¿Por qué Odón no te apuntas al Zubidon?

Erik eta Ekai Hamaika Telebistan

Hemen duzue Zubietako FlashMobaren aurretik Hamaika Telebistak egindako elkarrizketa luzea, Zero Zabor mugimenduko bi kideri: Erik Gonzalez (Zubidon) eta Ekai Txapartegi (Zarautz Zero Zabor). Elkarrizketa luze xamarra da, baina gako asko argitzen dira.

Alfonso del Val

Para l@s que no pudisteis venir a la charla de Alfonso del Val, este video-resumen de dos minutos:

Japoniara elkartasun mezua

Japoniako hondamendi natural eta teknologikoak ez du parekorik. Informazioa tantaz-tanta dosifikatzen ari bazaizkigu ere, gertatutako ezbeharraren benetako tamaina apaltzen ari badira ere, han gertatu denak onargarria denaren neurri guztiak gainditu ditu. Japoniar herriarekiko elkartasun mezua bidali genuen Zubietan, eta denbora aurrera doan eran, elkartasun horren beharra gero eta nabariagoa da.

Hau izan zen beharbada Zubietako flashmobeko unerik hunkigarriena:

Europan oihartzuna izaten ari gara

Europako Zero Zabor taldeen sarea oso gertutik jarraitzen ari da Gipuzkoan erraustegiaren aurka antolatzen ari garen mugimendua. Flash moba asko gustatu zaie eta artikulu polita idatzi dute hemengoaren berri emateko.

http://www.zerowasteeurope.eu/

Izan ere hainbat euskaldun ari zaio ekimenari hedapena ematen. Adibide “About the Basque Country” webgunean idatzi dutena.

Julia San Jose medikuaren hitzaldia ostegunean

Gaia bolo-bolo dabil kalean. Hementxe 10 kilometro baino gutxiagora errauste planta pozoitsu eta erraldoi bat jarri nahi digute eta jendeak jakin nahi du, nola eragingo digu? Kalterik eragingo dit osasunean? Zer dira dioxinak? Nola funtzionatzen dute? …

Politikari batzuk lasaitu nahian ari zaizkigu. Errauste plantek ez diotela osasunari kalterik egiten esaten dute. Imanol Lasak, adibidez, erraustegiak su artifizialekin konparatu zituen, ez dutela kalterik eragiten esateko. Fidatzen gara? Amiantoak ere ez zuela kalterik eragiten esaten jardun ziren 17 urtez eta begira. Beranduegi denean eta atzera bueltarik ez duenean egia esateak ez du balio. Egia orain jakin behar da, informazio osoa orain behar da, proiektua geratzeko eta alternatibak eraikitzeko moduan eta tamainan gaudenean.

Horregatik, bereziki garrantzitsua da osteguneko hitzaldia. Julia San Josek urteak daramatza erraustegien kalteak aztertzen eta bera medikua izanik, osasunaren ikuspuntutik ikuspegi profesionala eman dezake. Zarauztar guztiak gonbidatzen zaituztegu, ostegun honetan, 19:30tan antonianoko areto nagusian izango den hitzaldira etortzeko. Zarauztarroi Zubietako erraustegiak eragingo lizkiguken kalteen berri jakiteko aukera da. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Mundu guztia itxaroten ari den bideoa IRITSI DA!!!

Zabaldu lagunen, familiartekoen, ikaskide eta lankideen artean. Jarri zuen blogetan eta facebook hormetan. Atzerriko ezagunei bidali eta eskatu zabaltzeko. Erraustegia geratu behar dugu! eta dantza hau da gure ‘stop’ zeinua.

Punta-puntako hitzaldiak

Julia San Joseren hitzaldiaren izenburua: “Erraustegien kalteak osasunean”

Ostiral honetan Alfonso del Val-en hitzaldia Zarautzen

“II. Zero Zabor Jardunaldiak Atez Atekotik Zero Zaborrera, errausketarik gabe” apirilaren 1 eta 2an burutuko dira Bergaran, Zarautzen eta Usurbilen. Hizlari konbidatuak Alfonso del Val eta Joan Marc Simon izango dira. Alfonso del Valek jorratuko ditu “Errauste planta batek eragindako kutsadurak eta hauen kontrolak”
eta Joan Marc Simonek “Errausketaren kontrako eta Zero Zaborren aldeko mugimenduak Europan eta munduan”. Egitaraua honela dago antolatuta:

Apirilaren 1ean, ostirala:

– Bergaran: Joan Marc Simon (Udal pleno-aretoan, arratsaldeko 19:00tan).
– Zarautzen: Alfonso del Val (Antoniano aretoan, arratsaldeko 19:30tan).

Apirilaren 2an, larunbata:

– Usurbilen: Alfonso del Val eta Joan Marc Simon (goizeko 10:30etan, Sutegin).

(Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira)

I. Jardunaldiak 2009ko martxoan izan ziren Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen, “Atez Ateko bilketatik Zero Zaborrerako bidean” lelopean. 2009koan konbidaturik etorri ziren Italiatik Rossano Ercolini (Ambiente Futuro) eta Roberto Cavallo (Erica), eta Kataluniatik Josep Maria Tost (Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta), Assumpta Boba (Argentonako zinegotzia) eta Ignasi Puig (ENT).

II Jardunaldietan Errauste planten kontrolean (zehazkiago, kontrolik ezean) eta errausketaren kontra mundu osoan zabalduta dagoen mugimenduaren ezagutzan zentratuko gara. Horretarako bi aditu konbidatu ditugu.

Alfonso del Val Madrildik etorriko da, baina Euskal Herrian hondakinekin bizi ditugun arazoak barrutik ezagutzen ditu. Aspalditik agortuta dagoen (edizio berria prestatzen ari da) “El libro del Reciclaje” klasikoaren egilea da del Val. 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Iruñerrian hondakinen murrizte, berrerabiltze eta birziklatzeko antolatu ziren plan eta egituretan parte hartu zuten sustatzaileetakoa da. Gero, Gipuzkoako Diputazioak PIGRUG famatua onartu zuenean, Ezker Batuak eskatuta haren analisi zorrotza egin zuen: “Insisto, soy verde. Análisis crítico del Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016 y propuesta alternativa ambientalmente más respetuosa”.

Ingurumen eta hondakin gaietan aditua (Gea21 Grupo de Estudios y Alternativas taldean ari da lanean), duela urte gutxi perito judizial lanetan aritu zen Madrilgo fiskaltzak eskatuta Valdemingomezko errauste planta ikertzen, bertan kutsadura oso larria nola eta zergatik gertatu zen aztertzeko, epaileak ikerketa bertan behera utzi zuen arte. Joan den irailean Nafarroako Parlamentuan izan zen, hango hondakin planen eztabaidarako deituta, eta parlamentariei azaldu zien zein diren errauste plantetan kutsadurak neurtu eta ekiditeko dauzkaten kontrolak (eta batik bat kontrolik ezak). (Alfonso del Valen lanez informazio gehiago hemen).

Joan Marc Simon Bartzelonakoa da eta Bruselasen egiten du lan, zenbait erkunderen aholkularitzan eta GAIA errausketaren aurkako munduko mugimenduaren Europako ordekaritzan. 2007an Hondarribian mintzatu zen, Ekologistak Martxan taldearen eskutik GAIAk hemen munduko biltzarra ospatu zuenean; orduan puri-purian zegoen Txingudiko errauste planaren proiektua.

Hondakinen eta errausketaren gaietan aditua da Joan Marc Simón, eta artikulu oso mamitsuak plazaratu ditu honetaz. Oso ezagunak dira Simónek errausketaren inguruko mito batzuk (enpresa handiek eta hauen morroi politiko, tekniko edo komunikatzaileek haizatu dituzten mitoak) larrutuz publikatu dituen idatziak, errauste planten balantze energetikoaz, ingurumenari egiten dioten kalteez, eta abar. (Ikusi hemen, hemen eta hemen Joan Marc Simonen hiru artikulu).

Igandean Zubietara!!

GAINERA IRAGARPENEK EGURALDI ONA EGINGO DUELA DIOTE! 🙂

Hurbiltzen ari da MORATORIA eskatzeko eguna. Igande honetan Zubieta elkartasunez beteko dugu, itxaropenez eta indar eraldatzailez beteko dugu. Diputazioa etsituko duen muskulua erakutsiko dugu, errauste-planta bat ezin delako herritarren iritziaren aurka eraiki eta mantendu (errauste-plantak gutako bakoitzaren hondakinak behar ditu bizitzeko, hori da gure indargune nagusia, ez ahaztu hori inoiz).

Zubietara joateko batzuk autobusak antolatu dituzte, zentzu horretan Zarautz Zero Zabor taldearen partetik zorionak eman nahi dizkiegu erakutsi duten ekimenagatik.

Autobusetan joango ez direnei berriz, garraio publikoa hartzeko aholkatzen diegu. Trenez doazenek geziak aurkituko dituzte Zubietarako bidean eta autobusez doazenek berriz bolondresak, bidea erakutsiko dietenak.

Autoz doazenei Lasarteko hipodromoko aparkalekuan kotxea uzteko eskatzen diegu, Zubietan ez dagoelako aparkaleku nahikorik. Hipodromoan ere bolondresak egongo dira herritarrak Zubietara bideratzeko.

Gogoratu flashmob ekimena 10:30tatik aurrera hasten dela, entseguekin eta aktuazioekin eta dena amaitzean bazkari herrikoia egongo dela, han jarraitu nahi dutenentzat.

Imágenes del frente

GARA ha grabado estas imágenes del sitio exacto desde donde Markel Olano planea atacar Gipuzkoa (se le ve sacando fotos desde su coche oficial). Si le dejamos, claro, porque está en nuestras manos pararlo.

http://www.gara.net/bideoak/110317_erraustegia/

La receta para parar el proyecto es básicamente la siguiente: elecciones de Mayo (no votar a los promotories de la incineradora: ni al PNV, ni al PSOE, ni al PP), movilización social a tope, reciclar el %80 cada uno en casa y puestas en marcha de recogidas selectivas puerta a puerta en más municipios. Si cada uno hacemos nuestra parte, abortaremos este disparate.

Hartu nahi dut arnas, abestia

Jende asko ari zaigu abestia eskatzen, eta deskargatzea oso erraza da, sartu orri honetan eta klikatu:

http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/flash-mob/deskargak/

Martxoaren 20an, igandea, 10:30tatik 14:00tara, FLASH MOB, animatu eta parte hartu!!

Moratoria eskatzeko ez da dantzaria izan behar

GARA egunkarian dator artikulua:

Kez beteko dizkigute Gipuzkoako birikak, utziz gero. Foru Aldundiak Zubieta aukeratu du errauste planta pozoitsua eraikitzeko kokaleku eta hain zuzen bertan, Zubietan, Gipuzkoako biriketan, 2.000 lagun, 2.000 gipuzkoar dantzan jarri nahi ditugu. Gaiztakeria erraldoiari erantzun erraldoiagoa emango diogu, eta errauste plantari sei urteko moratoria eman diezaioten eskatuko dugu.

Martxoaren 20a aukeratu dugu gipuzkoar guztiok ahots bakarrez moratoria eskatzeko. Martxoaren 20a da, beraz, ikuskizunaren eguna. Datorren igandea. Egun sinbolikoa izango da gainera, propio aukeratutakoa, duela bi urte abiatu zelako Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa. Zubietak arazoa erakusten du, eta martxoaren 20ak irtenbidea. Errauste planta eta atez atekoa aurrez aurre daude eta…  Post hau irakurtzen jarraitu

Musika Plaza atzo, beteta, flashmoba dantzatzen

Flashmobaren entsegua egin genuen atzo Barren plazan eta Musika plazan eta bietan sekulako giroa jarri genuen. Hemen daukazue bideo hau, kalitate kaxkarrekoa, baina atzo bizitako une eder horiek jasotzen dituena. Herri guztietan koreografia zenbat lagun ari diren ikasten ikusita, itxaropena hazten ari zaigu. Martxoaren 20an Zubietan mundu oso bat elkartuko gara, ‘hartu nahi dut arnas’ dantzatzera.