Hernaniko bertso-jarriak

Atzo ospatu zuten Hernanin atez atekoaren lehen urteurrena eta dagoeneko ikusgai daude Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren bertso-jarriak, trikitian Joseba Tapia. ZORIONAK HERNANI eta Hernaniarrak, bide erakusle izateagatik. Zarautzen ere laster jarriko dugu atez atekoa. 🙂

Zorionak Usurbil!

Duela bi urte jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko hondakinen bilketa. Euskal Herrian birziklapena %80ra igo dezakeen hondakin bilketa modua.

Usurbilgo alkateak atez atekoa nola ezarri zuten azaltzen du

Larunbatean atez atekoa ezagutuko dugu

Larunbat honetan txangoa antolatu dugu Usurbilera, atez ateko hondakin bilketa ezagutzera. Badakigu bilketa sistema honekin %20tik %80ra igotzen da birziklatze kopurua. Gainera gai organiko guztia jasotzen da, zabortegietan kalte gehien egiten duen gaia alegia. Abantaila nabarmenak dira. Hainbestekoak ze haren aurkariek kanpaina gogorra egin behar izaten duten, herritarrak aurka jartzeko. Diario Vasco eta Noticias Taldea erabiliz, beldurraren estrategia erabiltzen dute, atez atekoa desitxuratzeko. Propagandaren aurrean ordea zuzeneko ezagutza daukagu. Bertara joan eta ikusi. Usurbilera joan eta usurbildarrekin hitz egin. Galdetu ea zer moduzko bilketa den. Eragozpenak eta bentajak zein diren. Eta horixe egingo dugu larunbat honetan. Sistema ezagutu eta erabiltzaileak ezagutu. Asko hitz egiten dugu atez atekoari buruz, askotan ezagutu gabe. Larunbat honetan aukera daukagu bilketa sistema bertatik bertara ezagutzeko. 9:08ko trenean sartu eta Usurbilera. Gonbidatuta zaudete.

Beste herri bat osasuna atez ate biltzen

Antzuolako herritarrak Gipuzkoa Zero Zaborren hitzaldian

Zero Zabor filosofia Gipuzkoako txoko guztietaraino iristen ari da. Donostialdea eta Urola Kosta aurrena, orain atez ateko bilketa Debagoienara ere iritsi da. Zero Zabor taldeak sortzen ari dira herri askotan, hurrengoak Donostia eta Zumaia, eta partehartze prozesuak eta hitzaldiak herri gehienetan ematen ari dira, autokonpostatzea dela, plastikozko poltsak ez erabiltzeko kanpainak direla… Pausoz pauso herritarren buru-bihotz-eskuak konkistatzen ari gara.

Atzo itxaropenik gabe atera ginen gure Udaletxetik. Zarautzen eztabaida da kaleko paperontziak ahobakarrak edo lau-ahodunak izan behar duten. Hor gaude, zoritxarrez, azken bagoiaren atzean. Baina gaur itxaropena Antzuolatik berpiztu zaigu. Martxotik aurrera bere hondakinen %80a birziklatuko dutela iragarri dute. Zorionak Antzuola eta bertako herritar guztiei. Inbiri sanoa ematen diguzue.

Hernaniarrak pozik %80a birziklatzen dutelako

Hernaniko haurrak atez atekoaren aldeko ekitaldi batean

Asko hitz egin da Hernaniko atez atekoari buruz. Hernaniarrei buruz ere asko idatzi da. Asko eta gaizki. Propaganda gogorra egin da herritarrak atez atekoaren aurka jartzeko. Baina, hara, hernaniarrek hitz egin dute orain. Aztiker enpresak egin du inkesta, Diputazioari inkestak egiten dizkion enpresa berak. Eta ikerketa zabala egin ondoren ondorio batera iritsi dira: hernaniarrei orokorrean atez atekoa gustatu egin zaie. Gustora daude. Gustora egiten dute. Zalantzak zituztenek orain zalantzarik ez dute. Probatu dute. Lasaitu dira. Hobeto sentitzen dira. Badakite orain %80a birziklatzen dutela eta badakite Zubietako errauskailua ez egiteko bidea ireki dutela. Ez da altxor txikia norberaren kontzientziarentzat.

Denak ez daude atez atekoarekin gustora. Baina zertan gaude denak ados herri honetan? Edukiontzien sistemarekin adibidez gu ere ez gaude gustora Zarautzen. Eta errauskailuaren proiektuak badakigu jendearen gehiengo zabala aurka daukala Gipuzkoa osoan. Gainera, atez atekoaren kontra idazten diren gauza guztiekin, normala ere bada sektore batek irakurketa politikoa egitea eta kontra jartzea, gai soziala dena ikuspuntu politikotik irakurtzen duelako. Inkestak hori ere erakusten du eta ez dago zertan ezkutatu edo horregatik lotsatu beharrik. Baina, horrek ez diolako itzalik egiten atez atekoaren indarrari.

Izan ere, inkestak erakusten duenez atez atekoa sagardotegira joatea bezala da, probatzen dutenei gustatu egiten zaie.

Hernaniarrak ondo ari dira

Ia urtebete daramate hernaniarrak atez atekoaren bitartez euren hondakinen %80a birziklatzen eta, hain zuzen horregatik, birziklatzearen aurka dauden indarren irain eta probokazioak jasotzen. Hainbeste irain eta probokazioz kokoteraino eginda, kalera ateratzea erabaki dute mezu sinple hau esateko: ONDO AI GEA!!

Bejondeizuela hernaniarrei, enbiri ederra ematen diguzue. Jarraitu horrela, irribartsu!!

Hernani, Oiartzun eta Usurbil: “Diputazioa ez da gai sortzen dugun organiko guztia konpost bihurtzeko eta errua udalei bota nahi digu”

Abenduaren hasieran erraustegiaren aldeko alderdiek, Diario Vascoren laguntzarekin, atez ate bildutako organikoaren kalitatea zalantzan jarri zuten. Aste honetan Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udaleko ordezkariak atera dira akusazio hori gezurtatzeko. Prentsaurreko hori irakurtzeko, hemen, hemen, hemen eta hemen.

Hona, Usurbilgo Udaleko web orrian egindako laburpena:

“Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen atez ate biltzen den eta Azpeitiko Lapatxeko plantan entregatzen den lehengai organikoa kalitate oso onekoa da burututako azterketa tekniko guztiek hala adierazten dutelako; lehengai honi konposta prozesua egokia ematen bazaio kalitatezko ongarria egin daiteke”, adierazi zuen Garbitaniako teknikari Jon Kortajarenak, ostiralean Hernaniko udaletxean emandako prentsaurrekoan.

Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin, Oiartzungo alkate Aitor Etxeberriarekin eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozekin batera eginiko agerraldian teknikariak ukatu egin zituen GHKtik atez ate biltzen den materia organikoaren kalitatearen gainean esandakoak. “Bildutakoaren kalitatearen bataz bestekoa %99ra hurbiltzen da, eta azterketak GHKren aginduz egin dira: emaitzak ez dira guk asmatutakoak”. Hala ere, gogor kritikatu du GHK-k materia organikoa konpost bihurtzeko prozeduran egiten dituen akats larriak: “ez dago materia nahasteko gailurik, hainbat gune estalkirik gabe daude, eta gainera, harreran jatorri ezberdineko (atez atekoa edo 5. edukiontzi bidez bildutakoa) lehengaia pilatu eta nahasten da. Ez da inongo trazabilitaterik eramaten ez jatorri aldetik ez eta data aldetik ere”. Hala ere, teknikariaren kritika zorrotzena, Lapatxeko planta prozesa dezakeen baino materia gehiago jasotzen ari dela izan zen. Hau atez atekoa jasotzen ari den tona kopuruagatik dela, eta hori horrela, planta ezinean dabilela adierazi zuen.

Hiru udalerrien izenean, Marian Beitialarrangoitiak ziurtatu zuen hori dela benetakoa arazoa: Lapatxek ezin du guztiarekin, … Post hau irakurtzen jarraitu