Zirrara

Atzo gauean telebista aurrean zirrara sentitu genuen jende askok, sagardotegia leporaino beteta flash moba egiten ikusita. Hitzetik Hortzera saioan bota zituzten irudiak eta bertsolarien bertso bikainak. Hortxe geratuko da hori, zero zabor norabidean gizarte eragileak egiten ari garen lanaren seinale. Martxoaren 2oko flash mob erraldoia ezagutarazteko balio izan zuen atzo telebistan agertzeak, baina batez ere flash moba zein dibertigarria den erakusteko balio du. Sagardotegian bizi izan genuen giroa ederki jasotzen zuelako, martxoaren 20an izango dugun girotzarraren aurrerapen moduan.

Hemen daukazue atzoko programa osoa, online. Bertso moba 12. minutuan dago eta aurrerago, 42. minutuan egun horretan grabatutako bertso gehiago daude.

BERTSO MOB saioaren lehen irudiak

Hernaniko Larre Gain sagardotegia bete egin genuen aurreko ostiralean, Gipuzkoa osotik etorritako kideekin, asko zarauztarrak, flash mob txiki bat egin genuen, bertsotik bertsora. Ederra izan zen ekitaldia, bikain atera zelako. Hemen dauzkazue dantzaren lehen irudiak. Igandean Hitzetik Hortzera saioan erreportai luzeagoa egingo dute. Adi beraz.

Ostiralean, sagardotegian… BERTSO MOB !!

Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta BERTSO MOB saioa egingo da Hernaniko Larre Gain sagardotegian. Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariekin batera dantzan jarriko dugu sagardotegia.

Izena emateko garaiz zaudete.

Gainera, Zarautz Zero Zabor taldeak autobusa jarriko dugu, debalde. Eguzki paretik irtengo da 20:30tan eta goizeko 1:00tan aterako gara bueltan sagardotegitik.

TXOOOOooooohhhooooo oooo ooo hartu nahi dut arnas!! xD