Bosgarren edukiontziak negargarri funtzionatzen du

Behin eta berriz esan dugu. Bosgarren edukiontzia garestia da eta emaitza kaskarrak ematen ditu. Hilabetean 11 tona organiko jasotzen dira Zarautzen batazbeste, horrek esan nahi du 500 inguru familik bakarrik erabiltzen dutela (Zarautzen 9.000 famili inguru izango gara). Giltza gehiagok izango dute, noski, baina horrek ez dio inporta, azken batez Urtetara 11 tona organiko gutxiago bakarrik bidaltzen dugulako, urtean milaka euroko gastua egin ondoren. Udal Gobernua porrota ezkutatzen eta ukatzen ibili da orain arte baina badirudi ezin diotela gezurrari gehiago eutsi. Ohar bat atera behar izan dute herritarrei bosgarren edukiontzia ondo erabiltzeko eskatuz.

Porrot egin duten bilketa sistemak apaintzen ibili beharrean bilketa sistema eraginkorrak hautatu beharko lirateke. Zergatik ez da planteatzen hilean 11 tona organiko jaso beharrean zarautzen sortzen dugun hondakin organiko guztia jasotzea? Zarauzko eta zarauztarron ezaugarriak kontuan izanik erraza litzateke.

Udalbatzar honek ez gaitu erraustegitik babesten

Atzoko udalbatzarrean Zarautz Zero Zaborreko kide den Ekai Txapartegik  hartu zuen hitza. Zarautz Zero Zabor taldeak hondakinen gaian “ahalik eta akordio zabalena” bilatzen duela berretsi zuen eta berriz ere gonbidapena luzatu zien errausketaren aldeko alderdiei “herriko akordio zabalean” parte har dezaten. “Erraustegiaren aldeko alderdiak bakarrik geratu zarete akordiotik kanpo. Gure asmoa ez da eztabaida politikoetan sartzea, hondakinak ondoen kudeatzea baizik. Horregatik, gure borondate onenarekin, lehen bezala orain, herrian lantzen ari garen akordio zabal horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu“. Gonbitea jasotzen duen bideo zatia hemen:

Ondoren, … Post hau irakurtzen jarraitu

Gipuzkoa Zero Zabor: “Jakinaren gainean, porrota izango den hondakinen bilketa dirulaguntzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia”

Gipuzkoa Zero Zaborrek idatzitako oharra Gipuzkoako Foru Aldundiaren kosmetika politikoari erantzunez:

“Gipuzkoako Foru Aldundiak badaki zenbat hondakin organiko biltzen den espaloiko edukiontzi marroiaren bidez. Duela bi urte hasita egindako esperientzia pilotoan, Gipuzkoako bost herri eta Donostiako Amara auzoan egindakoan, urtebete jardun ondoren, parte hartzeak ez zuen %14 gainditu.

Baina hori bazekiten lehenagotik ere, PIGRUG 2002-2016 dokumentua landu zutenean, GFA berak, dokumentu horretako 109 eta 110 orrialdean jasota dauka Italian ordurako funtzionamenduan zeuden atez ateko eta espaloiko hautazko bilketaren arteko
alderaketa. Hor bertan jasota dago, espaloiko bilketa bidez inoiz ez dela %25eko parte-hartzea gainditzen. Beraz, GFA, jakinaren gainean, porrota izango den bilketa sustatu eta dirulaguntzen ari da. Aldi berean, organiko guztia jasotzeko gaitasuna erakutsi duen Atez Ateko bilketa baztertu, dirulaguntzarik eman ez, eta medioatikoki jipoitzen jarraitzen du.

Birziklatu eta berrerabili ezin den ezer ez dela erraustuko esaten ari da GFA. Gezurra. Zer egingo du espaloiko edukiontzira gaika bereiztuta eramaten ez dituzten herritarren hondakin organikoekin? Lehortu eta erre. Horrela jasota dauka GFA berak Ingurumen Baimena eskuratzeko aurkeztutako memorian. Alegia, 2016an Gipuzkoako Etxeko Hondakinetatik 167.000 tona erretzea aurreikusi du, hauetatik 67.000 tona organikoak (%40). Beste %45a, papera, kartoia, ontziak, plastikoa, egurra eta birziklagarria den materiala da baita. Gaika ahalik eta gehien biltzeko politikak aplikatzeko gaude? Edo ez? Errauste planta auzitan jarriko ez duen kopurua da GFAk gaika bildu nahi duena?
Itxurak egiten jarraitzen du GFAk. Bitartean, 2009rako abian egon behar zuten Goierrialdeko eta Donostialdeko konpostatze plantak geldirik, Usurbilek egin asmo zuena auzi bidetik geldituta, autokonpostatzeko planarekin urtean behin saria banatu eta
ezer gutxi gehiago, eta hori bai, arazoaren konponbiderako norabidean abian jarri diren Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko bilketak errespetatu eta lagundu ordez, trabatzen.