Zubidon PARTY

Donostiara ere iristen ari da Zero Zabor mugimendua. Eskemak puskatzearen bitartez ari dira Donostiarren atentzioa bereganatzen. Inklasifikableak dira, baina oso oso oso dibertidoak. Hemen daukazue bere festaren kronika (Crónica del Zubidon Party) eta jarraian Donostiako ereserki berria:

“¿Por qué Odón no te apuntas al Zubidon?

Donostian ere hasi dira Flash moba girotzen

Hemen daukazue Donostialdeko HITZAn egin duten erreportajea. Han izan zen Mikel Erguin koreografo zarauztarra ere, eta dantzari zarauztarrak ere ez ziren falta 🙂

FLASH MOBaren iragarkia grabatzen

Gaur kalera irten gara Zubietan martxoaren 20an egingo dugun FLASH MOB erraldoiaren iragarkiak grabatzera. Lau bideo egitea da asmoa, ondoren internet bidez zabaltzeko. Bideoetan flashmobaren abestia eta koreografia agertuko dira, baina baita narrazio txikitxo bat ere sarrera eta bukaera moduan.

Goiz guztia pasa dugu grabatzen. Zarauzko merkatu plazan, Getariako Marinelak itsasontzian eta Donostiako Bretxa saltokian izan gara. Bikaina izan da esperientzia. Eguraldi ezin hobea egin digu eta gure arteko giroa ere zoragarria izan da. Kristona izan da, merkatu plazan lurrean etzatea…. itsasontzi batean saltoka ibiltzea… ez da ohikoena 😛  eta dantzan hasten ginenean jendeak flipatu egiten zuen.

Etxera itzultzean horrelako gehiago egiteko eskatu digute dantzariek. Gu prest 🙂 Gipuzkoako herri guztietan bat egitea lortuko bagenu sekulakoa litzateke. Gipuzkoa dantzan jartzeko aukera polita da. Ea bideoak laster editatzen ditugun zuekin guztiekin zabaltzeko. (Ah, eta eskerrik asko dantzari, kamara, laguntzaile…. GUZTIEI!!)

Urola Kostako HITZAn azkar eta txukun ibili dira eta hemen ikus ditzakezue bideoa eta argazki polit batzuk. Eskerrik asko kazetariei ere 🙂

Gure argazki bilduma Facebooken jarri dugu.

Errausketaren aurkako koordinadorak Donostiako PSE salatzen du

Hernaniko KRONIKAn agertutako gutun interesgarria:

Donostiako 3. Administra­zio-Au­zie­tako Epaitegiak eza­­rritako kautelazko galarazpena dela eta, hau da, Hernanin atez ateko hondakin bilketa par­tzialki galaraztea behartuko lukeena, Gipuzkoako errausketaren aur­kako Plataformen Koordin­adorak Do­nos­tiako PSE salatu nahi du, bera izan baita salaketa bul­tzatu duena. Gogoratu dezagun: PSEk Odon Elorza buru duela eta Denis Itxaso atzetik duela, hiriko alkatetza lortu zuen 2007an, bere hauteskunde programan bilduz, PNV, PP eta EA errausgailuaren errudun gisa, eta helburua zuen, gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Lortu nahi zen, birziklatu daitezkeen etxeko hondakinen portzentaia %31tik %50era pasatzea. Legegintzaldia bukatzear da eta errausketaren defenda­tzailea den PSEk ez du esandakoa bete (2007tik ez da %1a ere igo birziklatutako materiaren portzentaia) eta okerrena da, De­nis Itxa­sok, Hernani, Oiar­tzun eta Usurbil bezalako he­rrien lorpenak zapaldu nahi di­tuela, (herri horiek atez ateko bilketaren bidez, %80 birzikla­tzea lortu dute) eta FCC bezalako enpresa haundi baten interesak babesten ditu, kontratuen baldintzak negoziatu beharrean. Argi dago PSEren interesak zaborren gestioaz arduratzen diren enpresa haundien eta Zubietako planta eraiki nahi duten konstruktora haundienen berdinak direla. PSEk krisi garaian, ez du zalantzarik izan langabetuen, pentsionisten edo langileen eskubideak murrizteko ga­rai­an, baina prest dago 400 milioi euro gastatzeko erraustegi batean, non lehengai mordoa susntsituko den (pa­pe­ra, plastikoa, materia or­ga­ni­ko­a…) eta energia gutxi sortu eta kutsadura haundia eragingo duen (CO2, NO2, dio­­xinak, fu­ra­noak…). Eta oraindik gehiago kaltetuko dute gure osasuna eta planetarena. Hobe lukete Odon eta Denisek, beraien alderdiko kideek Asturiasen egiten dutena egingo balute eta errausketaren aurka jarriko balira. Eta PSCko dozenaka alkatek egin dutena ere bai, urte hauetan atez ateko bilketa jarri baitute.

*Juanmi Galatas Etxeberria eta Mª Luisa Sánchez Echeverria Gipuzkoako errausketaren aurkako Plataformen Koordinadora *
(* Erredakzioan euskeratua)

(argazkia Noticias de Gipuzkoa egunkaritik hartua da)

ZZ Donostian bizkotxozko erraustegiak banatzen

Usurbilgo Ituna

Hondakinen kudeaketa ereduaren norabidea une itxaropentsuan dago Gipuzkoan, Usurbilgo atez ateko bilketak bide berria zabaldu duelako, besteak beste. Eztabaida soziala eta instituzionala ere oraintxe gorpuztu dira. Horregatik, itun hau sinatzen dugun eragile sozial eta polititikoek honako hau adierazi nahi diegu gipuzkoarrei:

  1. Gipuzkoarron osasuna da lehenesten dugun irizpidea gaiaren aterabidea zedarritzeko, beste edozein irizpideren gainetik. Osasuna lehenesteak, ordea, ez du esan nahi gainerako irizpideak kontutan hartzen ez ditugunik, hala nola, ingurumena, ekonomia, laspotuak…
  2. Bat egiten dugu zabortegiak gainditzeko konpromisoan, legeek eta zuzentarauek ondo jasotzen duten bezala.
  3. Bat egiten dugu errausketa gure asmo eta ekinbideetatik baztertzeko, eta hondakinen kudeaketa beste balore, tekonologia eta prozedura batzuen bidez bideratzeko.
  4. Bat egiten dugu Gipuzkoa osorako “zero zabor” programa zabala ezarri eta garatzeko beharrean. Gipuzkoarako «zero zabor» programak modu egokian eta nahikoan konbinatu beharko ditu bilketa selektibo onena eta konpostajea, bi alderdi hauek osatzen baitute hondakinen arazoa konpontzeko soluziobideen ardatza. Horrek esan nahi du konpostaje-azpiegitura egokia antolatu behar dela.
  5. Zentzu horretan, ontzat jotzen ditugu organikoa ahalik eta gehien jasotzen duten sistemak, nabarmenduz Usurbilgo herrian ezarri den atez ateko sistema lau arrazoi nagusi hauengatik:
  • Sistemarik eraginkorrena da: bilketa selektiboa %85era iristen da, eta inpropioen kopurua marginala da. Ondorioz, konpostaren kalitatea ere ezinhobea da.
  • Emaitzak berehalakoak dira: Usurbil %76ra iritsi zen lehenengo 4 asteetan. – Hondakinen gaikako bilketa-sistema merkeena da.
  • Lanpostuak sortzen ditu. Gipuzkoan 477 lanpostu berri sortuko lituzke, egungo lanpostuez gain.

Ondorioz, Gipuzkoako Diputazioari eskatzen diogu 6 urteko geldialdia ezar diezaiola Zubietako errauste plantari. 6 urte horietan “zero waste” programa ezarri beharko luke, herri bakoitzera egokitutako gaikako bilketarako sistemarik onena eta konpostajea konbinatuta. 6 urte denbora-tarte nahikoa da hondakinak errausketarik gabe kudeatzeko gai ote garen ebaluatzeko.

Eskatzen diogu, era berean, baliatu dezala aukera hau Gipuzkoa berrikuntzaren bidean tematzeko, orain arte bezala aitzindari izan dadin. Ez dago gipuzkoarron kemena eta eskuzabaltasuna ordezkatuko duen teknologiarik, are gutxiago haien osasuna kaltetzen badu. 6 urteko geldialdia besterik ze dugu eskatzen. Eman diezaiogun aukera bat Gipuzkoari.

Donostian, 2010eko martxoaren 12an

SINATZAILEAK

Alternatiba. Duñike Arrizabalaga

Ezker abertzalea. Iñaki Errazkin

Ezker Batua. Antton Karrera

Berdeak. Alberto Lejardi

Aralar. Rebeka Ubera

Hiru. Esteban Muruamendiaraz

LAB. Urtzi Ostolozaga

CCOO. Jesus Uzkudun

ELA. Ainhara Plazaola

EHNE. Eneritz Otamendi

EILAS. Kamino Sainz

ESK. Kepa Olaiz

Eguzki. Arantza de Ocio

Greenpeace. Igor Gorriño

Ekologistak Martxan. Pilar Barquin

Errausketaren Aurkako Koordinadora. Maria Luisa Sanchez

Usurbilgo alkatea. Xabier Mikel Errekondo