Donostian ere hasi dira Flash moba girotzen
otsaila 22, 2011 Utzi iruzkina
Hemen daukazue Donostialdeko HITZAn egin duten erreportajea. Han izan zen Mikel Erguin koreografo zarauztarra ere, eta dantzari zarauztarrak ere ez ziren falta š
Hondakinek ez dutelako zertan zabor izan
otsaila 22, 2011 Utzi iruzkina
Hemen daukazue Donostialdeko HITZAn egin duten erreportajea. Han izan zen Mikel Erguin koreografo zarauztarra ere, eta dantzari zarauztarrak ere ez ziren falta š
urtarrila 20, 2011 Utzi iruzkina
Hasi dira ensaioak. Hazia jarrita dago. Kanta ederra eta koreografia inpresionantea. Irudikatzen dituzue Zubietako plazan 2000 lagun hauxe dantzatzen? Efektoa ikusgarria izango da.
FLASH MOB erraldoia Zubietan egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Asmoa da Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea, enerjia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.
Martxoaren 20a egun berezia izango da, dudik pe, karga sinboliko handia izango duena. Deialdia zabaltzen laguntzen bagaituzue, eta milaka herritarrek erraustegiaren proiektuan moratoria eskatzen badugu, moratoria lor genezake. Zergatik ez. Dantza egiten duen herriak edozer lor dezakeelako. Zarautzen lortu zen txoznak munoara ekartzea. Eta gogoratzen ze ondo pasa genuen?
Euskal Herriko dantzari eta dantzazale guztiak proiektu honetan inplikatu behar ditugu, martxoaren 20koa benetan handia izan dadin.
Zuen herrietara dantza erakustera joatea nahi baduzue, mesedez jarri gurekin harremanetan: gipuzkoazz@gmail.com. Gu gustora joango gara.
Ikusi duzunez, gainera, koreografia potentea da, baina ikasteko oso sinplea. Internet bidez dantza ikasi nahi dutenentzat ere bizpahiru aste barru tutorialak igoko ditugu. Eta aurrerago ensaio orokorrak antolatuko ditugu Usurbilko kiroldegian, martxoaren 20rako dantza jakinda izan nahi duten gipuzkoar guztiek dantza ikasteko aukera izan dezaten. Martxoaren 20an bertan ere izango da dantza ikasteko aukera, egingo diren tailerretan. Aitzakiarik ez dago beraz, martxoaren 20an zubietarrei maitasuna eta babesa erakusteko.
Adi beraz. FLASH MOB, martxoak 20 Zubietan, osasuna atez ate, MORATORIA, errausketarik ez.
Mesedez, lagundu gaitzazu zure lagunen artean mezu hau zabaltzen.