Hipotécas tóxicas

Comienzan a saberse detalles escandalosos de las condiciones de financiación de la Incineradora de Gipuzkoa

El diario Berria publica en su edición del 15-02-2011 una relevante información que desvela detalles hasta ahora desconocidos por los ciudadanos de Gipuzkoa de las condiciones que para la financiación de la Incineradora aceptan tanto la Diputación como el Consorcio de Residuos, así como las mancomunidades que lo integran. Por su interés, traducimos la información al castellano.

Título y resúmen de primera página:
La planta de Zubieta recibirá más basura que la prevista para garantizar su viabilidad

El Consorcio de Residuos ha adquirido con las entidades financiadoras de la incineradora compromisos no previstos con anterioridad.

En caso de falta de rentabilidad de la incineradora, se tomarán diversas medidas; entre otras, se elevarán las tarifas. Además, no se construirán las dos plantas de compostaje anunciadas. Post hau irakurtzen jarraitu

Julian Zapiain erraustegiaren finantziaketari buruz

Hitzaldia eman zuen atzo Julian Zapiain hernaniarrak errauste-plantak jasoko duen finantzaketa eta haren baldintzei buruz. Hemen daukazue laburpena.

Udalbatzar honek ez gaitu erraustegitik babesten

Atzoko udalbatzarrean Zarautz Zero Zaborreko kide den Ekai Txapartegik  hartu zuen hitza. Zarautz Zero Zabor taldeak hondakinen gaian “ahalik eta akordio zabalena” bilatzen duela berretsi zuen eta berriz ere gonbidapena luzatu zien errausketaren aldeko alderdiei “herriko akordio zabalean” parte har dezaten. “Erraustegiaren aldeko alderdiak bakarrik geratu zarete akordiotik kanpo. Gure asmoa ez da eztabaida politikoetan sartzea, hondakinak ondoen kudeatzea baizik. Horregatik, gure borondate onenarekin, lehen bezala orain, herrian lantzen ari garen akordio zabal horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu“. Gonbitea jasotzen duen bideo zatia hemen:

Ondoren, … Post hau irakurtzen jarraitu

Gizartearen akordio zabalari alderdikeriz erantzun dio Udalak

Zarautz Zero Zabor taldea alkatearekin eta alkateordearekin bildu ondoren, eta gaur erraustegiaren aldeko mozioa onartuko dutela-eta, gure harridura erakutsi nahi dugu, gai sozial bat modu traketsean politizatzeko saiakera ikusten dugulako.

Azaroan Zarauztarron gehiengo soziala osatzen dugun alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek akordio bat sinatu genuen: EA, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Arkamurka, Uztaro, Pagoeta Mendizale elkartea, Greenpeace, Ekologistak Martxan, Gipuzkoa Zero Zabor eta gu geuk. Udalari eskakizun zehatzak egin genizkion:

–       Urteta ixtea

–       Diputazioari moratoria eskatzea errauste programa 6 urtez gera dezan.

–       Herrian Zero Zabor progama bat garatzea, atez atekoa zutabe izango duena.

Akordio horren aurrean Udalak ez zigun erantzunik eman. Horregatik, Udal ordezkariekin biltzea eskatu genuen.

Bilera horietatik ateratzen dugun ondorio nagusiena da H1 eta EAJ alderdiek eztabaida politizatu egin nahi dutela. Guri hori ez zaigu ondo iruditzen. Hondakinen gaia ez da gai politikoa, gai soziala da, guztioi eragiten digulako.

Berdin dio gure ideologia, gure joera politikoa, hitz egiten dugun hizkuntza, erlijioa edo azalaren kolorea. Guztiok sortzen dugu zaborra eta errauste-planta martxan jartzen bada ke toxikoak guztiak modu berean kutsatuko gaitu. Post hau irakurtzen jarraitu

Peio Lozano: ¿Una incineradora en San Sebastián?

ZZ Donostian bizkotxozko erraustegiak banatzen

Zarautzek 12 milioi euro

Ostiralean Zarautz Zero Zaborreko Ubaldo Ortiz eta Ekai Txapartegi taldekideek prentsaurrekoa eman zuten eta bideo hau da haren laburpena. Zubietako errauste-plantak Zarautz zenbat gehiago zorpetuko duen aztertzen dute. Errausketaren kontra egoteko argudio nagusia ez da ekonomikoa, erretzea birziklatzea baino merkeagoa balitz ere hondakinak erretzearen aurka eta birziklatzearen alde egongo ginatekeelako, baina egoera eta joera ekonomikoen berri izatea ere ona da eztabaidak modu informatuan eman nahi baditugu. Hodakinak erreta ez zaizkigu birikak bakarrik erretzen, poltsikoa ere erretzen zaigu.