Mikel Peruarenaren argi izpiak
Iraila 28, 2010 Utzi iruzkina
Egunkari bakoitza bere bersioa ematen ari da eta zenbakien saltsa horretan galtzea ez da batere zaila. Horrelakoetan eskertu egiten dira Mikel Peruarena bezalako kazetariak, informazio errebante guztia modu ulerterrazean jartzeko gai direnak.
“Greenpeaceren hitzetan, otsailera arte ez da argituko errauste plantaren finantzaketa
Gipuzkoako proiektua ez da bideragarria, ekologisten ustez, hondakinen kopuruak «puztuta» daudelako
Gipuzkoako errauste plantaren finantzaketa oraindik airean dagoela, eta otsaila baino lehenago ez dela argituko adierazi du Greenpeace talde ekologistak. «Nahiz eta EIB Europako Inbertsio Bankuak oraindik ez duen berretsi proiektua finantzatuko duen edo ez, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak joan den uztailaren 16an onartu zituen Zubietako errauste planta eraikitzeko lehiaketa publikoko pleguaren baldintzak, eta hori irregulartasun bat da prozesuan», salatu du Greenpeacek. Post hau irakurtzen jarraitu