Nazioartean entzun gaituzte

Ia 25.000 bisita izan ditu Zubietako flashmobak. Horietatik asko nazioarteko bisitak izan dira, hainbat erakundek oihartzuna eman diolako, esate baterako Europako Zero Zabor, Greenpeace eta berriki aire garbiaren alde borrokatzen duen earthjustice erakundeak. Irakurtzekoa da egin duten iruzkintxoa, polita, Sam Edmondson-ek sinatzen du: Dancing for Clean Air, Basque Style

Nazioartean entzun gaituzte. Hemen noiz?

Mundu guztia itxaroten ari den bideoa IRITSI DA!!!

Zabaldu lagunen, familiartekoen, ikaskide eta lankideen artean. Jarri zuen blogetan eta facebook hormetan. Atzerriko ezagunei bidali eta eskatu zabaltzeko. Erraustegia geratu behar dugu! eta dantza hau da gure ‘stop’ zeinua.

Giro bero-beroa

Imaginatu 2000 lagun. Guztiak dantzan.Izugarria ezta?

Ba igandean Zubietan ez duzu imaginatu beharrik izango. Une majikoa 13:30an gertatuko da.

Oñati dantzan

Sekulako bideo polita egin dute Oñatiko lagunek, merezi du ikusteak.