Mikel Erguin: “Zoragarria da”

Hemen daukazue gaur Hitzan Mikel Erguin, Mondra, gure koreografo bikainari egin dioten elkarrizketa. Koreografian jartzen duen sentiberatasun berarekin erantzuten ditu galdera guztiak. Aupa Mikel!!

Eta hemen daukazue gaur Diario Vascon BegoƱa del Tesok Erik Gonzalez Zubidon-eko aktibistari egiten dion elkarrizketa ezberdina. Asko gustatu zaigulako ekartzen dugu. Irakurri merezi du-eta.

Gipuzkoa Zero Zabor indar transformatzailea da. Hondakinak kudeatzeko eredua aldatzeaz gain, borroka sozialak antolatzeko modua ere eraldatzen ari da. Ez zaizue iruditzen?

ZZ: “Barre ozen eta erraz egiten dutenak nahi ditugu igandean Zubietan”

Igandean emanaldi berezia prestatu dugu Zubietan. Gure erreportari xelebrea aurkeztuko dugu, ZZ.

ZZak erreportaiak egingo ditu kalean, jendeari galdetuta, beti umorearen ikuspegitik. Hona gaur HITZAk dakarren elkarrizketa:

Zein da ZZ?

Erreportaria naiz, baina ez ofizioz, afizioz baizik. Zero Zabor kulturari toke ganberro bat ematara nator. Zaborraz edo hondakinetaz hitz egitea tabua dela ematen du askotan. Gaia serioegi hartzen dugula iruditzen zait. Batzuetan ahaztu egiten zaigu gure laranja azal eta coca cola latetaz ari garela. Horregatik umorearen bitartez tabu horietako batzuk gainditzen lagundu nahi dut.

Interneteko bideo batean kaleko jendeari galderak egiten ikusi zaitugu.

Ni interneten bizi naiz Post hau irakurtzen jarraitu