Hitzaldia. Hondakinen kudeaketa: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera

Hitzaldia. Hondakinen kudeaketa: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera

Otsailak 8, 19:00etan Sanagustin Kulturgunean

Larunbatean atez atekoa ezagutuko dugu

Larunbat honetan txangoa antolatu dugu Usurbilera, atez ateko hondakin bilketa ezagutzera. Badakigu bilketa sistema honekin %20tik %80ra igotzen da birziklatze kopurua. Gainera gai organiko guztia jasotzen da, zabortegietan kalte gehien egiten duen gaia alegia. Abantaila nabarmenak dira. Hainbestekoak ze haren aurkariek kanpaina gogorra egin behar izaten duten, herritarrak aurka jartzeko. Diario Vasco eta Noticias Taldea erabiliz, beldurraren estrategia erabiltzen dute, atez atekoa desitxuratzeko. Propagandaren aurrean ordea zuzeneko ezagutza daukagu. Bertara joan eta ikusi. Usurbilera joan eta usurbildarrekin hitz egin. Galdetu ea zer moduzko bilketa den. Eragozpenak eta bentajak zein diren. Eta horixe egingo dugu larunbat honetan. Sistema ezagutu eta erabiltzaileak ezagutu. Asko hitz egiten dugu atez atekoari buruz, askotan ezagutu gabe. Larunbat honetan aukera daukagu bilketa sistema bertatik bertara ezagutzeko. 9:08ko trenean sartu eta Usurbilera. Gonbidatuta zaudete.

Udalak azalpena eman beharko luke

BESTE ZERO BAT ZARAUZKO UDALARI.

Harri eta zur geratu gara Zarauzko zabor bilketaz arduratzen direnek erakusten duten jarrerarekin. Inolako lotsarik gabe malekoian pilatutako hondakinak hartu eta jaso beharrean, hondarretara itzultzen dituzte berriz ere. Eta hondarretan geratu dira, itxasoak berriz eraman dituen arte. (Ez da egia hondartza garbitzen duen traktorea pasa behar zenik.)

Zarauzko Udalari agian normala irudituko zaio zaborra hondartzara botatzea, baina sekulako astakeria da 2010. urtean, herriko gehiengo soziala zero zabor programa bat ezartzeko eskatzen ari zaizun astean hain justu, horrelako jokabideak egotea. Udalak gai honetan duen anakronismoa eta harropuzkeria erakusten du. Honen ondoren ez digu harritzen udal arduradun eta ordezkariek errauste-planta defendatzea, ingurunea kutsatzea bost axola zaielako. Birziklatzeko kulturaren antipodetan bizi direlako. Berdin zaie zaborra itxasora botatzea edo sutara botatzea, horrek dituen ondorioetaz ez dutelako pentsatzen. GAIZKI, GAIZKI, GAIZKI.