HITZA: “Herritarren interesa piztu du Jasangarritasun Azokak”
maiatza 21, 2011 Utzi iruzkina
Egia da Hitzak esan duena. Goiz guztian zehar herritar asko hurbildu zaizkigu jarri ditugun 7 estanetara eta dinamika politak sortu dira. Jendeak interesa badauka atez atekoaren inguruan, erraustegiaren inguruan, produktu ekologiko eta jasangarrien inguruan… gehiago jakin nahi du, hobeto bizi nahi duelako. Antolatzaileak ere gustora aritu gara, eguraldiak ere lagundu digulako. Datorren urtean berriz egin beharko dugu, eta ahal bada hobe.
Eskerrik asko hurbildu zareten herritar guztioi.