Hernani, Oiartzun eta Usurbil: “Diputazioa ez da gai sortzen dugun organiko guztia konpost bihurtzeko eta errua udalei bota nahi digu”
abendua 22, 2010 Utzi iruzkina
Abenduaren hasieran erraustegiaren aldeko alderdiek, Diario Vascoren laguntzarekin, atez ate bildutako organikoaren kalitatea zalantzan jarri zuten. Aste honetan Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udaleko ordezkariak atera dira akusazio hori gezurtatzeko. Prentsaurreko hori irakurtzeko, hemen, hemen, hemen eta hemen.
Hona, Usurbilgo Udaleko web orrian egindako laburpena:
“Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen atez ate biltzen den eta Azpeitiko Lapatxeko plantan entregatzen den lehengai organikoa kalitate oso onekoa da burututako azterketa tekniko guztiek hala adierazten dutelako; lehengai honi konposta prozesua egokia ematen bazaio kalitatezko ongarria egin daiteke”, adierazi zuen Garbitaniako teknikari Jon Kortajarenak, ostiralean Hernaniko udaletxean emandako prentsaurrekoan.
Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin, Oiartzungo alkate Aitor Etxeberriarekin eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozekin batera eginiko agerraldian teknikariak ukatu egin zituen GHKtik atez ate biltzen den materia organikoaren kalitatearen gainean esandakoak. “Bildutakoaren kalitatearen bataz bestekoa %99ra hurbiltzen da, eta azterketak GHKren aginduz egin dira: emaitzak ez dira guk asmatutakoak”. Hala ere, gogor kritikatu du GHK-k materia organikoa konpost bihurtzeko prozeduran egiten dituen akats larriak: “ez dago materia nahasteko gailurik, hainbat gune estalkirik gabe daude, eta gainera, harreran jatorri ezberdineko (atez atekoa edo 5. edukiontzi bidez bildutakoa) lehengaia pilatu eta nahasten da. Ez da inongo trazabilitaterik eramaten ez jatorri aldetik ez eta data aldetik ere”. Hala ere, teknikariaren kritika zorrotzena, Lapatxeko planta prozesa dezakeen baino materia gehiago jasotzen ari dela izan zen. Hau atez atekoa jasotzen ari den tona kopuruagatik dela, eta hori horrela, planta ezinean dabilela adierazi zuen.
Hiru udalerrien izenean, Marian Beitialarrangoitiak ziurtatu zuen hori dela benetakoa arazoa: Lapatxek ezin du guztiarekin, … Post hau irakurtzen jarraitu