Mikel Erguin: “Zoragarria da”

Hemen daukazue gaur Hitzan Mikel Erguin, Mondra, gure koreografo bikainari egin dioten elkarrizketa. Koreografian jartzen duen sentiberatasun berarekin erantzuten ditu galdera guztiak. Aupa Mikel!!

Eta hemen daukazue gaur Diario Vascon BegoƱa del Tesok Erik Gonzalez Zubidon-eko aktibistari egiten dion elkarrizketa ezberdina. Asko gustatu zaigulako ekartzen dugu. Irakurri merezi du-eta.

Gipuzkoa Zero Zabor indar transformatzailea da. Hondakinak kudeatzeko eredua aldatzeaz gain, borroka sozialak antolatzeko modua ere eraldatzen ari da. Ez zaizue iruditzen?

Dantzaren hizkuntza

Martxoaren 2oan Zubietan dantzatuko dugun FLASH MOBeko abestiaren koreografia Mikel Erguin, Mondra, zarauztarrak egin du. Bideoan bere lanaren inguruko azalpenak ematen ditu. Bere hitzetan ederki asko nabaritzen da koreografiak duen sentimendu eta intentsitate bera.