Zubidon PARTY

Donostiara ere iristen ari da Zero Zabor mugimendua. Eskemak puskatzearen bitartez ari dira Donostiarren atentzioa bereganatzen. Inklasifikableak dira, baina oso oso oso dibertidoak. Hemen daukazue bere festaren kronika (Crónica del Zubidon Party) eta jarraian Donostiako ereserki berria:

“¿Por qué Odón no te apuntas al Zubidon?

Erik eta Ekai Hamaika Telebistan

Hemen duzue Zubietako FlashMobaren aurretik Hamaika Telebistak egindako elkarrizketa luzea, Zero Zabor mugimenduko bi kideri: Erik Gonzalez (Zubidon) eta Ekai Txapartegi (Zarautz Zero Zabor). Elkarrizketa luze xamarra da, baina gako asko argitzen dira.

Berriz ere gezurretan harrapatu ditugu

Politikari hauek lotsa ematen digute. Imajinatzen dituzue karretera erdian urna bati hondarra botatzen…. itxurakeriak egiteko??? Bajuago ezin da erori.

ZUBIDON sortu da, Donostiako Zero Zabor taldea

Ari da zabaltzen, eta zabaltzen. Hasieran Hernanin, gero Usurbilen, ondoren Zarautz, Orio edo Zumaian. Orain Antzuola, Zubieta, Oñati eta beste hainbat herritan. Eta azkenean, bazen garaia, badaukagu Zero Zabor taldea Donostian ere.

Erraustegia Donostian jarriko da, egiten bada. Eta, erraustegira zabor gehien Donostiatik bidaliko da. Horregatik berezibiko garrantzia dauka ZUBIDONek sorrerak. Zorionak hor lanean zabiltzaten guztioi, zarauztarron partetik.