Ostiral honetan Alfonso del Val-en hitzaldia Zarautzen

“II. Zero Zabor Jardunaldiak Atez Atekotik Zero Zaborrera, errausketarik gabe” apirilaren 1 eta 2an burutuko dira Bergaran, Zarautzen eta Usurbilen. Hizlari konbidatuak Alfonso del Val eta Joan Marc Simon izango dira. Alfonso del Valek jorratuko ditu “Errauste planta batek eragindako kutsadurak eta hauen kontrolak”
eta Joan Marc Simonek “Errausketaren kontrako eta Zero Zaborren aldeko mugimenduak Europan eta munduan”. Egitaraua honela dago antolatuta:

Apirilaren 1ean, ostirala:

– Bergaran: Joan Marc Simon (Udal pleno-aretoan, arratsaldeko 19:00tan).
– Zarautzen: Alfonso del Val (Antoniano aretoan, arratsaldeko 19:30tan).

Apirilaren 2an, larunbata:

– Usurbilen: Alfonso del Val eta Joan Marc Simon (goizeko 10:30etan, Sutegin).

(Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira)

I. Jardunaldiak 2009ko martxoan izan ziren Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen, “Atez Ateko bilketatik Zero Zaborrerako bidean” lelopean. 2009koan konbidaturik etorri ziren Italiatik Rossano Ercolini (Ambiente Futuro) eta Roberto Cavallo (Erica), eta Kataluniatik Josep Maria Tost (Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta), Assumpta Boba (Argentonako zinegotzia) eta Ignasi Puig (ENT).

II Jardunaldietan Errauste planten kontrolean (zehazkiago, kontrolik ezean) eta errausketaren kontra mundu osoan zabalduta dagoen mugimenduaren ezagutzan zentratuko gara. Horretarako bi aditu konbidatu ditugu.

Alfonso del Val Madrildik etorriko da, baina Euskal Herrian hondakinekin bizi ditugun arazoak barrutik ezagutzen ditu. Aspalditik agortuta dagoen (edizio berria prestatzen ari da) “El libro del Reciclaje” klasikoaren egilea da del Val. 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Iruñerrian hondakinen murrizte, berrerabiltze eta birziklatzeko antolatu ziren plan eta egituretan parte hartu zuten sustatzaileetakoa da. Gero, Gipuzkoako Diputazioak PIGRUG famatua onartu zuenean, Ezker Batuak eskatuta haren analisi zorrotza egin zuen: “Insisto, soy verde. Análisis crítico del Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016 y propuesta alternativa ambientalmente más respetuosa”.

Ingurumen eta hondakin gaietan aditua (Gea21 Grupo de Estudios y Alternativas taldean ari da lanean), duela urte gutxi perito judizial lanetan aritu zen Madrilgo fiskaltzak eskatuta Valdemingomezko errauste planta ikertzen, bertan kutsadura oso larria nola eta zergatik gertatu zen aztertzeko, epaileak ikerketa bertan behera utzi zuen arte. Joan den irailean Nafarroako Parlamentuan izan zen, hango hondakin planen eztabaidarako deituta, eta parlamentariei azaldu zien zein diren errauste plantetan kutsadurak neurtu eta ekiditeko dauzkaten kontrolak (eta batik bat kontrolik ezak). (Alfonso del Valen lanez informazio gehiago hemen).

Joan Marc Simon Bartzelonakoa da eta Bruselasen egiten du lan, zenbait erkunderen aholkularitzan eta GAIA errausketaren aurkako munduko mugimenduaren Europako ordekaritzan. 2007an Hondarribian mintzatu zen, Ekologistak Martxan taldearen eskutik GAIAk hemen munduko biltzarra ospatu zuenean; orduan puri-purian zegoen Txingudiko errauste planaren proiektua.

Hondakinen eta errausketaren gaietan aditua da Joan Marc Simón, eta artikulu oso mamitsuak plazaratu ditu honetaz. Oso ezagunak dira Simónek errausketaren inguruko mito batzuk (enpresa handiek eta hauen morroi politiko, tekniko edo komunikatzaileek haizatu dituzten mitoak) larrutuz publikatu dituen idatziak, errauste planten balantze energetikoaz, ingurumenari egiten dioten kalteez, eta abar. (Ikusi hemen, hemen eta hemen Joan Marc Simonen hiru artikulu).

Honi buruz zarautz0zabor
Hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: