Larunbatean I. Jasangarritasun Azoka
maiatza 18, 2011 Utzi iruzkina
Zarautz Zero Zabor taldeak larunbat honetarako (Maiatzak 21) Jasangarritasun Azoka antolatu dugu. Azokak, Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duten hainbat eredu eta
ekimen ezagutzeko aukera bikaina eskeiniko du. Azokan besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira gune ezberdinen bidez:
•Hondakinen gestioa, Konpostaia eta Erosketa eta Zaborrak aztertzeko guneetan.
•Adituen txokoan, atez ateko bilketa edo erraustegiaren inguruan adituak diren hainbat pertsona, guztion zalantzak argitu eta galderak erantzuten egongo dira.
•Umeentzako txokoan, material ezberdinak berrerabiliko dira hainbat eskulan eta jolasen bidez.
•Uztaro kooperatibaren eskutik autogestioan oinarritutako kontsumo eredua ezagutaraziko da.
•Azkenik, doako postuan, behar ez ditugun “gauzak” utzi edo behar ditugunak doan jasotzeko aukera eskeiniko da.
Giroa alaitzeko salda beroa eta pintxoak jateko aukera ere egongo da. Besterik gabe, larunbat goizean Udaletxe plazan izango gara, 11:00tatik 13:00tara, eta herritar denak gonbidatuta zaudete Jasangarritasun azokara inguratu eta bertako giroaz gozatzera.